Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Hauteskunde kanpainaren hastapenean

Barack Obama ikusi genuen atzo goizeko informatibo guztietan. Irudian, Estatu Batuetako presidentea kafetegi edo antzeko establezimendu batean sartzen zen, trajea eta gorbata soinean zituela. Zerbitzari bat agurtzera zihoanean, zerbitzari horrek gerritik hartu eta lurretik altxatu zuen, besarkada bortitz bezain zintzo batean. Ikusteko zen! Gizon hark airean jarri zuen munduko presidenterik boteretsuena! Telebista kateetako aurkezleen azalpenen arabera, zerbitzaria errepublikazale ohia zen, baina Obamarengan jarri omen zuen azkenaldian konfiantza osoa.

20 segundo irauten ditu iragarki batek; 20 segundo baino gutxiago iraun zuen Obama eta zerbitzariaren kontakizunak; 20 segundorekin istorio bat asmatu zuten Obamaren kanpainako arduradunek, maitasuna, miresmena, esker ona, konfiantza, samurtasuna, kemena, indarra??? horiek guztiak eta gehiago pilatzen zituen istorioak; eta 20 segundoren truke, ikusleok, guk guztiok, denboraldi batez akordatuko gara irudi horrekin.

Hauteskunde kanpainetako hastapenetan ohikoa izaten da eztabaida bat: zenbateraino da garrantzitsua hautagaien eta alderdien irudia lantzea eta zaintzea? Bozka ematea zer da ba, arrazoiari jarraituta egiten dugun zerbait ala bihotzetik ateratzen zaigun guraria? Eta nola limurtzen da gizakiaren arrazoia eta sentiberatasuna, irudiekin, hitzekin, ekintzekin?

Bada, badirudi elementu guztiek jokatzen dutela eta inork ezin dezakeela zientifikoki neurtu zein den zein baino garrantzitsuago. Hori bai, EAEko Legebiltzarreko hauteskundeak gerturatzen diren heinean, ari gara ikusten alderdi eta koalizioek irudiari txoko nabarmena emango diotela: markaren irudiari eta hautagaiaren irudiari, alegia. Ezker Abertzalea barnean duen EH Bilduk ere hautagaia potentziatzen du, Ezker Abertzaleak hautagai bakarra goraipatzea eta proiektu politikoari pisua kentzea beti baztertu izan duen arren.

Hauteskunde kanpainaren hastapenean jada zenbait irudi eman dizkigute hautagaiek, buruan eta bihotzean gordetzeko. Guztietan aipatuena Laura Mintegik eta bere taldeak Carlton hoteleko balkoian atera zuten argazkia. Interpretazioak hamaika izan dira. Ezin neurtu argazki horri esker babesa handitu edo txikitu egingo duen ezkerreko hautagaiak. Nire iritziz, areriorengan sortu duen ezinegona ikusi besterik ez dago, izan duen eragina neurtzeko.

PSEk ere saldu du berea. Patxi Lopez Madrilera joan zen asteburuan eta Rubalcaba eta Elena Valencianorekin mahai batean eserita, kafea hartzen, atera zioten argazkia. Baina guztietan xelebreena iruditu zaidana Antonio Basagoitik aukeratu zuen hastapeneko argazkia izan da. Urkiolako Parke Naturalera etorri zen igandean, Durangaldeko birikira. Fededun petoak izaki, Urkiolako gurutze bidea egin ostean, Alluitz pareko balkoiraino heldu eta argazkia atera zuten PPko ordezkariek. Ederra irudia. Aitzitik, bidalitako prentsa-oharrean hanka sartze nabarmena egin zuten, Urkiolako hiru gurutzeetatik Betsaide ikusten zelako aukeratu zutela adieraziz! Irudia bai, egokia; edukian, ordea, kale!

Julen Orbegozo kazetaria da

Artículos: 146
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados