Dibortziatzeko bidean

Aspaldiko laguna egun batzuk
pasatzera etorriko da. Berarekin
kontaktua ez dut galdu, gaur egun
helbide eletronikoari esker
bizitzaren gorabeheretaz sarritan
hitz egiten dugu. Eskolako lagunak
gara eta bera Parisen bizi da. Lana
aurkitu zuen eta egun bere senarra
den Gerard-ekin maitemindu zen.
Nire laguna Jone da eta lanbidez
erizaina eta Gerard informatikoa.
Familia, lana, lagunak, krisi
ekonomikoa, seme-alabak…
guztietaz asko hitz egiten dugu.
Baina azken  boladan triste
somatu dut, badirudi bikote
harremana krisian dagoela. Ezin
dizuet ziurtatu baina uste dut,
dibortziatzeko bidea hartu dutela.
 

Aurreko mezuan esan zidan,
azken boladako oporrak
amesgaiztoak izan direla; etxeko
errutinak eta bakoitzaren aisialdiak
lagungarriak izaten dira, denbora
larregi elkarrekin ez egoteko baina
Gerard lan barik dago. Lanean
zebilen enpresa pikutara joan da
eta orain langabezian dago. Egoera
honetan, batzuk langabezia saria
kobratzen, beste batzuei amaitzen,
eta beste asko ezer
gabe…Eta azken hau da nire
lagunaren senarrari gertatu zaiona.
Informatikako enpresa itxi
 eta 300 langile kale gorrian
daude. Itxiera traumatikoa izan
da. 

Ordutik horra, etxeko giroa
tirabiratsua da. Etxean, familia
artean ez da berba egiten;
afalondoan telebista ikusi ezinik,
aspertuta betiko berriekin eta
azkenean bakoitza bere ohera,
aurretik muxu bana emanda
seme-alabei. Logela desberdinetan
lo egiten dute. Haserrea, nekea
eta gorabeherak direla eta,
dibortziatzeko  asmoa dauka
; baina banaketa ezinezkoa izango
da, ez dago dirurik. Etxetik nork
alde egingo du? Nora? Zer dirurekin
ordaindu alokairua? Zelan
partekatu umeen gastuak? 

Krisiaren errealitatea bizitzen
ari da. Seme-alabei orain arte
ematen zien dirua izugarri murriztu
da. Ez dakite zelan egin irteteko.
Ehundaka bikote daude Jone
bezala banatzeko asmotan eta
egoera ekonomikoa zaila denez,
etxe berean geratzea erabakitzen
dute baina argi utzita, bakoitzak
bere bizitza eramango duela. Orain
inoiz baino berba gehiago egin
behar da elkarrekin bizitzeko: diru
kontuak mahai gainean, etxeko
lanak banatu eta espazio eta
denbora umeak direla eta
antolatzeko. 

Krisia luzerako
da…batzuei besteei baino
gogorrago joko die baina guztion
etxera heldu da. Nire lagunak ez
daki zer egin. Dagoeneko egun
batzuk pasatzera etorriko da, eta
ikusi beharko du itzuliko den edo
ez. Pentsatzeko eta aurrerantzean
erabaki bat hartzeko aukera
izango du. Egoera ekonomikoak
beldurrak eta larritasunak ezartzen
 ditu gure baitan eta ez
dakigu nola irten. Baina Jonek argi
du aurrera pausoak eman behar
direla. Ezinezkoa zaio horrela
bizitzea. Bere garaian amorantea
eta  laguna zena gaur egun
bere etsaia da. 

Durangon Whatsapp

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar