Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Bla, bla, bla…

Maiatza da urteko sasoi ederrena. Eguraldi onarekin batera, ikasturtea amaitzeko egun gutxi falta direla gogoratzen digun  hilabetea da.  Umeen jaunartzeak ospatzeko aukeratutakoa eta sinismena dutenentzat ama birjinaren aldeko mezetara joateko sasoia.  Baina aurtengo maiatza ederrenetakoa dugu, lau urterik behin ospatzen diren hauteskunde madarikatuak amaitu direlako.

Egia esan zelako bakea! Gure herriko politikariak hamabost egunetan zehar ibili dira buru belarri herritarren botoen bila. Han hemenka aritu dira, mitinak, pentsaurrekoak, batzarrak antolatzen, goxokiak, boligrafoak, poxpoloak  eta globoak banatzen, larrosak eskaintzen…Denek nahi izan dute hain preziatuak eta balio handiko botoak eskuratzea. Batzuk lortuko zuten eta beste batzuek, berriz, ez.

Alderdi bakoitzak bere kanturik politarenarekin liluratzea nahi izan du. Batzuek doinu indartsuak eta  melodikoak erabili dituzte eta beste batzuek, berriz, lau urterik behin entzun ondoren, ahaztea ezinezkoa  zaizkigunak. Txikleak bezala pegatuta  eta norbera konturatu barik, aproposak ez diren tokietan abesten hasten diren kantuak. Mota honetako doinuak  horretarako sortuak dira eta horretaz asko dakite irudia eta komunikazioa lantzen dituzten  enpresak. Kanpaina amaitu da eta hainbeste aldiz entzun diren kantu horiek gorde beharko dituzte alderdietako egoitzaren egurrezko armairuan eta ondo gorde,  hemendik lau urte barru berriro ere atera behar direlako. Alderdi batzuen kantuak  hainbeste entzun dira zakarrontzira bota beharko dituztela.

Ez dakit zein izango den emaitza baina bake santua!. Ez dizuet gezurrik esango. Bakea  iritsiko da oporrak hartzen dituztenean. Bien bitartean, alderdietako buruzagiek datuen eta emaitzen interpretazioak egingo dituzte eta kontu berberarekin beteko dira egunkarietako orrialde guztiak. Hori bai, bakoitzak bere argudioak emango ditu.  Hauteskundeetan irabazlea suertatuko dena pozik azalduko da eta galdu duenaren aurpegian tristezia nabarituko zaio. Bakoitzak bere gustoko arrazoiak emango dizkigu eta berriro ere, bla, bla, bla… Eskerrak lau urterik behin ospatzen direla!
 
Herrietako udaletxeak osatzen hasiko dira eta horretaratako ere, berba egin beharko dute. Batzuentzat orekatua izan daitekeena besteentzat ez da izango eta hor ere, ados jartzeko denbora luzea eramango dute. Udaletxea osatu ondoren, udaletxeko batzordeen konposaketaz arituko beharko dira eta gai honetan ere, denek ados jartzeko, ene ama! Ah, batzordeak osatu ondoren , denok lasai jo gaitezke oporretara! Aurten merezitako oporraldia gainera, eh? Ospa dezagun halere gure sasoi ederrena dela eta udal eta foru hauteskundeetako kanpaina amaitu dela!

 

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados