Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Barkamen eskeak

Espainolen errege Juan Carlosek barkamena eskatu zion herriari. Horixe da erregearen inpunitatearen ebidentzia nagusia, barkamena eskatzeko baimena izate horrek pertsonaia publiko guztien gainetik jartzen baitu. Inpunea denez herritarren begietara, bekatari izateko eskubidea dauka. Gero, bekatua egin ostean, herriak dauka azken hitza; barkatzearekin, nahikoa. Eta nola ez du ba barkatuko kristautasuneko zenbait balore hain errotuta dituen gizarteak?

Baina pertsonaia publikoen artean bakarrenetakoa izango da barkamena eskatzen duena, pertsonaia publiko gehienek ez baitute barkamenik eskatzeko ohiturarik. Eta paradoxikoa iruditu zait detaile hori. Alegia, hain humanoa den bereizgarri baten aitzindari moduan, hain pertsonaia fantastikoa agertzea, erregea.

Hain humanoa den bereizgarria, gizakiak okertzeko edo txarto jokatzeko joera konpartitu hori da. Guztioi gertatzen zaigu, bai, inperfektuak garelako bizitzan zehar behin baino gehiagotan oker jokatzen dugu. Baina gizakiak bizitza pribatuan bakarrik omen dauka okertzeko eskubidea, publikoak diren pertsonaiek nekez errekonozitzen dutelako egin duten mina edo okerra. Hori ikusita, gogoetarako bidea eman dit detaile horrek: zergatik da hain zaila publikoki barkamena eskatzea?

Egun hauetan hainbat adibide ikusi ditugu telebista eta egunkarietan. Javier Clementek eta kazetari batek egundoko eztabaida izan zuten prentsaurreko batean. Barakaldokoak oker jokatu zuen. Gero beste elkarrizketa batean barkamena eskatzeko asmorik zuen galdetuta hurrengo erantzuna eman zuen: berak niri barkamena eskatzen didanean. Beraz, oker jokatu zuela onartu bai, baina barkamena eskatzeko kemenik ez.

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua ere hainbat orduz aritu zen Legebiltzarrean Iñigo Cabacasen heriotza nola gertatu zen azaltzeko. Hitz asko bai, baina inoren errurik ez; barkamenik ez.

Muturreraino joanda eta bitxikeria moduan, atzo bertan entzundako adibidea ere aipatuko dut. Igor Anton Euskalteleko txirrindulariari entzun nion. Igandean Belgikan jokatu zen klasikoan lasterketa hasi aurretik erori egin zen bizkaitarra. Istripuaren errua txirrindularitzari bota zion: “horrelakoak izaten ditu kirol arriskutsu honek”, esan zion. Hara! ze erru izango du bere burua akusazio horretatik defendatu ezin duen txirrindularitzak!

Kontuak kontu, bejondeiela erregeari eta baita Basagoitiri ere, barkamena eskatzen badakitela erakutsi dutelako. Azken honek ere Patxi Lopezi barkamena eskatu zion atzo. Hori bai, biek ere barkamena ez lukete bekatu horregatik eskatu behar.

Julen Orbegozo kazetaria da

Artículos: 146
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados