Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Badator udaberria

Negu luze eta euritsuaren ostean badator udaberria. Laster da hemen. Natura hasi da izartzen. Larreak berdetzen. Zuhaitzak loretzen. Kimuak pipiltzen. Naturak ez du hutsik egiten. Urtero etortzen zaigu ohiko hitzordura.

Gizandreok ordea ez dugu lurra eta natura entzuteko tarterik hartzen. Ez dugu ingurura begiratzen, aurrrera eta aurrera goaz, lasterketa itsuan. Udaberriko liliak loratzen hasi diren bitartean, gizandreon ankerkeriak bizirik eta zutik dirau. Osterantzean nola ulertu egun hauetako gertakariak.

  • Etxegabe bat hotzak hilda aurkitu dute Biarritzen. Beste bat Bokalen, era berdinean.
  • Kamiolari bat hil da estresak jota Elorrion. Ertzain bat Bilbon bihotzekoak jota.
  • Dispertsioa salatzeagatik preso dagoen Alfredo Remirez Basauritik Darocara eraman dute.
  • Marokoko poliziak indarkeriaz erreprimitu ditu protesta egin duten sahararrak.
  • Ertzainek gomazko pilotak erabiltzea eskatu dute.
  • Valtonyc raperoak hiru urte t´erdiko kartzela zigorra jaso du kanta bat egiteagatik.
  • 3 emakume atxilotu dituzte Valladolid-en M8ko greba deialdirako kartelak jartzeagatik.
  • Rayo Vallecanori 30.000€ko isuna jarri diote arrazismoaren aurkako mosaikoagatik.
  • Kurdoak gogor eraso ditu Turkiak Efrinen (Siriako Kurdintanen).
  • Emakumeek gizonen indarkeria jasaten jarraitu dute; Usurbil, Gasteiz, Calahorra…
  • 66 neskato desagertu dira Nigerian Boho Haram-en eraso batean.
  • Bilboko portutik armak irteten dira Saudi Arabiarantz.
  • Yemengo gizarte zibila bonbardatzen dute Saudi Arabiak eta Estatu Batuek.
  • Siriako Guta hiriko bonbardaketetan, joan den astean, 520 pertsona hil dira.
  • Trumpek irakasleei armak jarrita konpondu nahi ditu eskoletako arma tiroketak.
  • Bartzelonan Mossoek Erregeren bisitaren aurka manifestatu direnak gogorki egurtu dituzte.

Zerrenda amaigabea da baina, zer egin ankerkeria honen aurrean? Ez da erraza. Halere, itsu, gor eta mutu egon beharrean, begiak zabaldu, belarriak erne jarri eta ahotza jasoteko adorea bildu dezakegu behintzat. Bitartean, Joxan Artzeren lurrari buruzko poema astiro astiro irakurtzea lagungarri gertatu zait niri. Hortxe doakizue.

Lurrak ez digu ezer esaten

éz ez dioskulako ezer,

ez diogulako entzuten baizik,

lurrak ekarriko digun mozkina bakarrik gogoan.

 

Beharrezkoa dugun jatekoaz gain

askoz beharrezkoagoa dugun miresgarriagorik

bilduko genuke lurrak dioskunetik entzungo bagenio

ikasle onak irakasle jakintsuari jakinminez entzun ohi dion legez.

 

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (4 votos, media: 4,50 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

2 Comentarios

  1. Marisa

    Arrazoi osoa duzu Negu zuria & _Kale gorria. Durangoko gertariak azaltzeko zutabe oso bat behar da. Saiatuko naz hurrengoan. Pentsioak berriz aurrekoan aipatu nituen http://www.durangon.com/opinion/pentsioak/
    Laster arte.

    Deja una Respuesta
  2. Negu zuria & Kale gorria

    Eta Durangon ez da ezer gertatu?
    Nagusiaren pentsioak nola?
    Andra Mari-ren arkupean bizi duena?

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados