Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Audiogidak

Leihotik burua atera eta Durangoko Andra Mariako kanpandorrea ikusten da gure etxetik. Marroi-argi koloreko harri-lauki zaharrez egina dago. Estruktura karratu-karratua dauka, gihartsua, gainean dituen puntek bakarrik libratzen dute karratutasunaren zorroztasunetik. Kanpandorrearen perspektiba buruan daukat, begien aurrean ez daukadan arren.

Horra gora igotzeko irrika izan dugu hasieratik, dorreko azken balkoitik Durangok daukan itxura ikusteko. Andra Mariakora igotzea oraindik ez dugu lortu, baina Durangoko Turismo Bulegoaren eskutik Santa Anakoan egoteak ilusio bera egin zigun. Turismo Bulegoak antolatuta Durangon zehar bisitaldi historikoa egin genuen orain hilabete batzuk eta ibilbidearen helmugan jaso genuen opari galanta: kanpandorreko azkenaurreko solairura igotzeko aukera.Ederrak ziren bistak!

Orain zerbitzu berria eskainiko dute bulegoan: euskaraz, gazteleraz eta ingelesez informazioa ematen duten audiogidak. Zerbitzu osagarria izango dela ziurtatu dute eta audiogidek ez dituztela bisita gidatuak ordezkatu. Hori espero dut, ezin daitekeelako bata bestearekin konparatu. Pertsona batek emandako azalpena beti da makina batek ematen duena baino iradokitzaileagoak, ulerterrazagoak, dibertigarriagoak, pertsonalagoak, didaktikoagoak, elkar trukaketarako aproposagoak…

Turismo arloan urratsak eman dira eta urratsak ematen jarraitu behar dugu. Lehen arraroa egiten zitzaigun Durangon turista bat ikustea. Orain ere, ez da ohikoa. Baina lehen izan dugun ondarea eta orain daukaguna antzekoak dira, alegia, lehen turisten gozamenerako jarri genezakeen ondarea eta gaur egungoa antzekoa da. Ekimena hartu behar da, ideia berriak izan behar dira; azpiegiturak behar dira, inbertsioak. Lehen eta orain daukaguna ondo erabiltzeko eta probetxua ateratzeko kudeaketa egokia behar da. Turismoa indartzeko eskualde osorako ikuspegi amankomuna izateak lagunduko luke, zerbitzu amankomunak eskaintzea.

Durangaldean badago eskaintzarik: Urkiolako parke naturala (interpretazio zentroa, mendia, eskalada, basoak, etab.); Elorrioko eta Durangoko alde zaharretatik bisita gidatuak; Argiñetako nekropolia; Durangaldeko GR-a; eskualdeko baselizak eta baserriak; museoak; herri eta auzoetako jaiak; bizikletan ibilbideak; Durangaldeko paisaia…
  
Paisaia esan dut, eta barkaidazue, baliteke paisaia ez izatea jarri daitekeen eredu egokiena. Gaur egun daukagun paisaia ez da lehen genuena, egia da; eta gaur egun duguna ez da etorkizunean izango dugunaren modukoa. Paisaia naturaletik paisaia industrializatura igaro gara, onerako eta txarrerako. Industriak jatekoa eman digu eta industriaren zerbitzura jarri dugu paisaia. Kontua da, orain eredu ekonomikoaren aldaketa etorriko zaigula, eta ondo legokeela paisaiaren balioa bereskuratzea eta lehenengo sektoreak Durangaldeari eman ahal diona baloratzea.
  
Ostegunean Eusko Legebiltzarrean Jaurlaritzak egin duen Paisaia Legea eztabaidatuko da. EAEko paisaia babesteko omen. Zementoari mugak jartzeko balioko balu ongietorria emango nioke aurreskua dantzatuz. Dudak ditut. Bitartean, zementoak eta gizakiaren eskuak jan ditu Durangaldeko bazter asko.Oiz puntan haize errotak, Gerediagan errepide korapilo berriak, Izurtzara bidean zemento zutabe erraldoiak.

Audiogidek ez dute azken horien inguruan hitzik esango, ziur izan.

Julen Orbegozo kazetaria da

Artículos: 146
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados