Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Aitaren erretiroa

Nire aitaren ama, nire amama, lantzean behin ikusten genuen. Bere urtebetetzean, urte berri egunean eta beste horrelako zenbait hitzordutan. Bisitan joaten ginen bakoitzean, nire amamak beti errepikatzen zion galdera bera nire aitari, bi musu eman ostean: Zelan lantegian? Nire aitak beti erantzuten zion gauza bera: ???lan eta lan gabiltza, gura beste lan daukagu, ama???.

Nire aitaren belaunaldiak horixe zuen jomuga: ahalik eta lan gehien egin, etxera dirua eroateko eta familia, behintzat ekonomikoki, aurrera ateratzeko. Lan egunak luzeak ziren, zapatu eta domekak barne, baina garrantzitsuena beharrera joateko aukera zegoela zen. Horixe baloratzen zuten.

Nire aita atzo jubilatu zen. 44 urte beharrean egin ostean erretiroa hartu du. Orain, paper zuria hartu eta denbora librean egin gura dituen gauza guztiak apuntatu ditu. Zerrenda luzea idatzi du eta nire eskuetan dagoen guztia egingo nuke gauza guzti-guztiak bete ditzan. Txakurra erosi, interneten saltzeatu, ortua zaindu, janariak prestatu??? bejondeiola! Egin ditzala gauza horiek guztiak eta askoz ere gehiago.

Nire amak, ordea, gogoratu dio bera ezin izango dela inoiz jubilatu. 44 urte baino gehiago daramatza etxeko ardurekin eta familiak ematen dizkion buruhausteekin. Eta urte gehiago emango ditu bide beretik. Berak ere merezi du deskantsua hartzea, zerrenda hori egitea eta berak gura duena, behingoz, egitea. Baina susmoa dut ama diren emakumeei gehiago kostatzen zaiela horrelakorik egitea.

Lagun batek esan zidan historia ziklikoa zela eta zikloak, beraz, errepikatu egiten direla. Gizarteak lanarekiko daukan filosofiarekin ere, uste dut, berdina gertatzen ari dela. Nire gurasoen belaunaldian ahalik eta lan gehien egitea zen helburua. Gero, lana izatearekiko horrenbesteko ardura galduz joan zen, gurasoak genituen bizi-abalista moduan, eta ongizate estatuak babesten gintuen; alegia, ahalik eta diru gehien irabaztea zen gure helburua, ahalik eta lan gutxien eginda.

Orain, uste dut berriro ere hasiera puntura itzultzen ari garela: beharrera doanak goikoari eskerrak ematen dizkio, soldata duina izan ez arren. Lana izatea bedeinkapena da, eta gure aiton eta amonek egin zuten moduan, herritik ateratzeko prest gaude soldata baten truke.

Ia ba noiz aldatzen den zikloa. Hala ere, zikloa aldatzen bada ere, arrazoi izan dezake esaera zaharrak: gizakia da harri berdinaren aurka bi aldiz estropezu egiten duen animalia bakarra. Harria hor dagoela jakin arren.

Julen Orbegozo kazetaria da

Artículos: 146
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados