Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Aitak ala zaintzaileak nahi al ditugu?

Teleberri,Gaur egun eta Telediarioetako hondamendi ekonomiko, greba iragarpen eta kirol, olinpiada eta ???txandal lotsagarrietatik??? ihesi nahian nabil aspaldian, eta are nahaspila lokaztuagoetan sartzen nahiz, nahi eta komeni baino gehiagotan. Halako batean, gizon batek bere alabaren zaintza osoa eskatzean, ???bihotz prentsa??? deritzonean eragin duen ???eskandaluan??? murgilduta sentitu nintzen lehengoan.

Harri eta lur geratu nintzen,  iritzi emaileek eskakizun hori neskatoaren amaren kontrako erasotzat jotzen zutela ikusi nuenean, eta zer nolako aitak nahi ote ditugun hausnartzera eraman izan nau azken bizpahiru egunotan.

Emakume eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko borrokan sartuta bizi garen garai honetan, guztiz kontraesankor eta zentzugabea da aitatasun ardurak bere gain hartu nahi dituen gizona, edo bere seme alabak aitarekin hobeto egongo direla erabakitzen duen ama kritikatzea.

Zer nolako aitak nahi ditugu? Lehenagoko denboretako aita urrunak iraganean utzi eta aita arduratsuak nahi baditugu, noiz edo noiz biberoia ematea, ipurdiko zapia aldatzea edo umeak parkera eramatea baino goragoko ardurak eman beharko dizkiegu. Edo ez, alda dezagun aditz hori. ???Eman??? ,???utzi???  edo ???lagundu??? hitzak ez dira bat ere egokiak emakume eta gizonek neurri berean partekatu beharko lituzketen ardura eta atazei ari garenean.

Kumeak egiteko unean, eme eta arraren, gizon eta emakumearen parte hartzea da ezinbestekoa. Momentuz behintzat ez dute gizakien ugalketarako beste modurik asmatu, eta giza hazia obulua ernaltzeko ezinbesteko den neurri berean, umetokia da bederatzi hilabetetan behar beharrezkoa. Ondorioz, ezinbesteko dira ama zein aitaren maitasuna,arreta, mimoak??? eta zorroztasuna, halakoren beharrik dagoenean.

Ohitu egin gara amaren neurrigabeko maitasunera. Gehiegi pentsatu gabe, egia aldaezin jotzen dugu emakumeok ???amatasun sentimendua??? dugula umerik erditu gabe, eta, beste aldetik ???aitatasuna???  ulertzen dugu  aita batek bere umeengatik duen maitasun ???arrunt??? gisa. Emakumeari etxeko eta umeen gauzetaz arduratzeko lana eman izan zaion neurri berean, aita utzi izan dugu kanpoan, bere egitekoa ernaltzea eta dirua irabaztea besterik izango ez bailitzan. Ez gara orain hasiko banaketa kasu batzuetan ematen diren egoerak aztertzera. Horrek, aparteko gaia beharko luke.

???Eskubideen” gizartean bizi garen garai hauetan, emakumeak bereganatu izan du kanpoan lan egiteko eta amatasunaz gain ???lanbidea??? izateko eta bere nortasun propioa garatzeko eskubidea. Baina, horren aurrean, gizonezkoari ardurak partekatzeko eskubidea eta derrigorra ezarri zaion arren, subkontziente  kolektiboan datza oraindik amatasuna neurri berean partekatu ezin delako ideia, hau da, emakumea dela beti txikien jagole eta arduradun nagusia. Aita zaintzaile eta laguntzailea da gehiegitan, eta arraro begiratzen diogu oraindik aitatasuna osotasunean bereganatu nahi duen gizonari.

Emakume eta gizonen arteko berdintasunak, ordea, denbora berrietako gurasotasuna beharko du, amatasun eta aitatasun kontzeptuak era berdintsu eta orekatuan aurreikusiko dituena. Kalerako ez badugu genero ezberdinik nahi, erregela berak gidatu beharko gaitu etxe barruan ere.

Karmele Aurtenetxe Elorriaga kazetaria da

Artículos: 85
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados