Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Salbatzaileak

Ez ditut lerro hauek erabiliko
publizitatea egiteko. Hori argi gera
dadin baina bai, udalekuek egiten
duten lana goraipatzeko eta uzten
badidazue, lan egin behar duten
gurasoen haserrea adierazteko.
Zenbat aldiz esaten da umeen
jaiotza tasak behera egiten duela,
gizartea zahartuta dagoela eta
horrelako kontuak? Sarritan, ezta?
Eta galdetzen dut, nola egingo du
gora jaiotza tasak, ba? Gaur egun
ume bat izanez gero, zorabiatuta
ibili behar bazara! Lana dela eta
haurtzaindegietan izena eman
behar da, lekurik badago eta
hartzen bazaituzte, bestela
familiarengana jo behar da. Edo
beste aukera bat dago, lana
egiteari uztea. Gaur egun ez daude
gauzak lana izteko moduan. Ez,
horixe!

Eskoletako oporrak heltzen
diren bakoitzean izaten dira ardura
handienak. Eta nik esango nuke
urte bete lehenago hasten direla.
Udako oporretan, ekainean,
uztailean eta iraileko lehen
asteetan gurasoen buruhausterik
handiena da, seme-alabekin zer
egin eta norekin utzi, lanean
badabiltza? Ez da lan erreza, oso
korapilatsua. Beti dago, familiaren
laguntza  baina eta ez
dagoenean? Eskerrak udalekuak
daudela eta edozein motatakoak,
aizu!

Kirola gustokoa duzuenontzat
saskibaloia, rugbya eta futbola
praktikatzeko aukera eta era
berean, jokalari ospetsuen
sinadurak lortzeko beste
posibilitatea. Aurten gainera, ez
dakit zer gertatu den baina
udalekuak perretxikoak bezain
ugariak irten dira. Ematen du, gure
gizartean gero eta eskaintza
zabalagoa dagoela eta kolore
guztietakoak gainera; ibiltariak,
herrian bertan antolatzen direnak,
publikoak, pribatuak, hizkuntzak
praktikatzeko baliogarriak direnak
, kiroletakoak… Uff! 

Udalekuei esker lasai egon
zaitezke. Seme-alabak pozik
jolasean eta gurasoak eguneroko
zereginetan buru belarri.
Udalekuak ordaindu behar dira eta
denek ez dute dirurik mota
horretako aisialdia ordaintzeko eta
diot, zer egiten dute krisi
ekonomiko egoera honetan? Nik
ezagutzen dut emakume bat.
Berak abuztuan lan egin behar du
aldi baterako kontratua egin diote
eta, baina abuztuan udalekurik
antolatzen ez direnez, bere alaba
lanera eraman beharko du. Bost
urte besterik ez ditu eta amarekin
lanera. Eskerrak negozioa bere
aitarena dela, eta bananduta
dagoenez laguntza handia emango
dio baina bestela…

Uztailea amaitzerar dago eta
seme alabekin zer egin daiteke?
Irailerarte eskolarik ez badago eta
abuztuan lanera joan behar bada.
Ez da lan erraza eta kasu
gehienetan ez du inork piperrik ere
esaten. Uste dut gizartearen
erantzunkizuna ere badela.
Haserre dagoen guraso baten
erreflexioa egitea nahi izan dut. Ez
dakit lortu dudan baina hor dago!
 

 

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados