Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Ahizpatasun ariketa

Astegoien itzela izan da. Potentea. Kolosala. V. Jardunaldi Feministak izan ditugu Durangon. Parte hartze historikoa. #SaldaBadago eta #SaldaGara txiokatu dugu etengabe.

3000 emakume elkarren ondoan, 3000 buru pentsatzen, 3000 bihotz taupadaka, 3000 aho berbetan, 6000 begi erne, 6000 belarri adi, 6000 esku mugimenduan.

Besarkada estuak, mosu gozoak, telefono eta helbide trukaketak, hurrengo hilabeteetako planak, hitzorduak…. Ehundaka aldarrikapen. Milaka amets. Milaka bizipen daramatzagu etxera, auzora eta gure talde feministetara. Zailtasun eta sasi guztien gainetik aurrera egiteko indarra.

Hasi ginenean baino askoz gehiago gara. Hasi ginenean baino gehiago dakigu. Bidean palukada ugari jaso dugu, baina zailduta gaude. Ez dugu etsiko.  Gainera, belanaldi berriak indartsu datoz eta horrek poztu egiten gaitu. Izan ere, feministon alabak dira asko eta asko. Feministen titia edandakoak neskak. Feministekin txikitatik manifetan ibilitako alabak. Harro eta pozik gaude, ereindako hazia fruitu ederrak ematen ari da. Lur emankorrean erein dugu hazia, antza.

Hiru egun hauetan hainbat belaunalditako emakumeok  erronka asko jarri ditugu eta bidea ez dela erraza izango jakin badakizu,  baina jardunaldietan edan dugun saldak eman digun indarra geldiezina da, halan da ze, tsunami hau geldituko duenik ez zaigu aurrean jarriko, ez horixe.

Berba gutxitan, txioetatik jasotako hitzak erabiliz, honela laburbilduko nuke jarraibidea.

Euskal Herriko egoera politikoa eta soziala kontutan hartuta, zeintzuk dira euskal mugimendu feministaren erronkak?

Euskal mugimendu feministak teorian eta praxian heteropatriarkatua, arrazismoa eta kapitalismoa borrokatzeko agenda partekatua osatu eta garatu behar du.

Norekin egin behar dugu bide hau?

Feminista guztiekin. Mugimendu feminista anitza onartuz, ditugun pribilejioak errekonozituz, zapalkuntzen hierarkizaziotik ihes eginez eta mugimendu feministan zein espazio mistoetan borrokan ari diren feminista guztien artean zubiak eta aliantzak eraikiz.

Nola egingo dugu?

Autodefentsa feministaz, gure arteko gatazkak kudeatuz eta gaindituz, periferian kokatu ditugun zapalduek daukaten espazioa errespetatuz inongo tutelajerik gabe, aliantzak sortuz, marko berriak sortuz, militantzia ereduak birpentsatuz eta egokituz.

Negar anpuluak begietan eman diegu emaiera jardunaldiei. Hunkituta. Emoziñoz gainezka. Bihotza bor-bor. Ahizpatasun ariketa ederragorik!

Aizuek, eta etxera joan aurretik trasteak batu ditugu.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (6 votos, media: 3,33 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

  1. Evaristo

    Zure aurreko artikuluan bezalako iritzi batekin txarto zoaz.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados