Musika eta kirola uztartuko dira domekara arte ospatuko diren Erreka kaleko jaietan

Zapatu gauean joko du Gernikaoo The Riff Truckers taldeak.

Musika eta kirola uztartuko dira gaurtik domekara bitartean Elorrioko Erreka kalean ospatuko diren jaietan. Erdiguneko tabernariek, EME merkatarien elkartearen eta  Udalaren laguntzarekin prestatutako ekitaldien artean Luhartzen erromeria, The Riff Truckers taldearen kontzertua eta Dj Txurru eta Xaiborren saioak tartekatuko dira.

Prestatutako egitaraua gaur bertan hasiko da, arratsaldeko zazpietatik aurrera egingo den pintxo-potearekin, zozketarekin eta trikitilarien kale-animazioarekin.

Plazan egingo den zumba ekitaldiarekin abiatuko da biharko egitaraua, arratsaldeko 16:00etatik aurrera. 18: 30ean Luhartz taldeak girotutako erromeria hasiko da eta 23:00etatik aurrera bigarren ekitaldi bat eskainiko dute. Iluntzeko 21:30etik aurrera Rust&Locks taldearen kale animazioa egongo da Errebonbillo kalean eta gauerdian ‘Audiovisual set’ egingo da gaztetxean Pablo Akaros, Alkate eta Yon-ekin.

EMEk antolatutako 3R Azoka eta denda kalera ekimenarekin hasiko dira zapatuko ekitaldiak goizeko 10:00etan. Arratsaldeko 17:00etan esku pelota partiduak jokatuko dira plazako frontoian eta gaueko 23:30ean The Riff Truckers-en kontzertua eta Dj Tascka Rock &Roll-en ekitaldia egongo da gaztetxean.

Kirol Eguna

Gure Esku Dago ekimenak antolatutako Kirol Eguna ospatuko  da domeka goizean, Txurruk jarritako musikaren laguntzarekin. 9:00etatik aurrera, mendi irteera, gazte eta nagusientzako BTT irteerak, korrika, mendiko korrika, gimnasia, pilota , eskalada edo areto futbola praktikatzeko aukera egongo da Herriko plazan, kiroldegian, rokodromoan, frontoian, Aldatzekuan eta beste zenbait kirol gunetan. Herriko plazan txosna jarriko da eta ekitaldietan parte hartzen dutenek hamaiketakoa izango dute doan.

Aurtengo ospakizunak Xaiborrek arratsaldeko 18:30etatik 20:00etara eskainiko duen ekitaldiarekin amaituko dira.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Más información

The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

Close