Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Musika eskaintza zabala Plateruenean

Musika eskaintza zabala Plateruenean

Durangoko Liburu eta Disko Azokarekin bat eginez, Plateruena Kafe Antzokiak programazio berezia eskainiko du egunotan. Esne Beltza taldeak, Etxe musikari berriztarrak eta Mikel Urdangarin zornotzarrak lan eta proiektu berriak aurkeztuko dituzte, besteak beste.

‘Ze esatek’ taldearen musika rock, reggae eta ska erritmo biziak gaur gauean izango dira, 22.30etatik aurrera. Bihar, berriz, ‘Ganbara’ folk euskaldunaren soinuak entzungai izango dira Plateruenean. Bere garaian euskarazko folk aurrerakoiaren aintzindariak izan ziren. Oraingoan, “Eguntto batez” disko berria eta zuzeneko ikuskizuna aurkeztuko dute 13.00etatik aurrera.

Ondoren, Esne Beltza taldearen koktel musikala entzuteko aukera izango da 22.30ean. Taldeak “Freedom 3 kolpetan” lan berria aurkeztuko du Durangon.

Azteazkenean Gaztezulo festaren txanda izaago da. Bertan Lisabo, Jupiter eta Jon taldeek disko berriak ekarriko dituzte, 22.30etatik aurrera eskainiko duten kontzertuan.

Hurrengo egunean, abenduaren 8an,  Etxe abeslari berriztarrak “Haize berri bat” disko berria aurkeztuko du 18.00etan. Euskal Liburu eta Disko Azokari amaiera emango dion emanaldian, ‘Akrobatak’ proiektua erakutsiko da. Bertan  Ugia Pedrera, Fred Martins eta Mikel Urdangarin musikariek bat egin dute herri musika inspirazio-iturritzat duen proietu honetan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados