Larrea ikastetxean jasotako 1.260 euroak Gurutzetako Metabolopatia departamentura bideratuko dira

AmorebietaLarreaIkastetxeaSanfilippo.JPG
Liburuak saltzeko mahaiak hiru egunetan jarri ziren.

1.260 euro batu dira Zornotzako Larrea Herri Ikastetxean Sanfilippo Euskadi Elkarteak argitaratu berri duen liburuaren salmentarekin eta jasotako diru guztia Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Metabolopatia departamentura bideratuko da.

Liburuen salmentarekin lortutako guztia Gurutzetako departamentu horretako burua den Koldo Aldamizetxebarria medikuari emango zaio, Sanfilippo gaixotasuna sendatzeko ikerketarekin jarraitu dezan.

‘El hallazgo de las joyas escondidas’ liburu berria eta lehenagotik ezaguna zen ‘Araitz, Ixone y Unai en el parque de los patos’ ipuina, biak ala biak Marisa Amigok idatzitakoak, urtarrilaren 29an eta 30ean egon ziren salgai Larrea Herri Ikastetxeko Lehen hezkuntzako eraikinean eta otsailaren 7an Haur hezkuntzakoan.

Kultura eta elkartasuna batu zituen ekimenean ikasleak, irakasleak, zuzendaritza taldeak eta gurasoak parte hartu zuten eta guztien partaidetza eskertu zuten Sanfilippo Sindromea duten haurren familiek.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar