Friso
Friso
Friso
Friso

Korrika 22ak bihar goizaldean zeharkatuko du Durangaldea

korrikaordutegia-korrika-2022Amurrion abiatu eta Donostian amaiera izango duen Korrika 22a, gaur hasi eta apirilaren 10ean bukatuko da. ‘Hitzekin’ goiburuarekin gauzatuko den ekitaldiak, hasi eta berehala zeharkatuko ditu Zornotza eta Durangaldea, bihar goizaldean egingo baitu eskualdeko bidea.

Korrika 22a Arabako Aiaraldean abiatuko da gaur bertan eta laster sartuko da Bizkaian, Basauri eta Galdakaotik. Lasterraldia bihar lehenengo orduetan izango da Zornotzan, goizaldeko 03:29ak aldera sartuko baita Kortederratik. Ondoren, Iurretan eta Durangon goizaldeko 05:00ak aldera egongo da eta ordu bete geroago Abadiñotik pasatuko da. 07:00ak baino zertxobait lehenago Atxondo eta Elorriotik igaroko da eta Berriz eta Zaldibarren egon ondoren, Mallabia eta Ermutik aldenduko da eskualdetik 08:30ak pasata

Zornotza eta zornotzarrak girotzeko asmoarekin, AEKk eta herriko eragileek ‘Kantu-poteoa’ prestatu dute eguen arratsalderako. Ekitaldia, lasterraldia hirigunera heldu baino ordu batzuk lehenago egingo dute, 19:00etan hasita, Eingo Taldearen partaidetzarekin.

Durangon aldiz, Korrika 22a igaro ondorengo ‘Gosari girotua’ egingo dute bihar, goizeko 6:00etan, Kurutziagan dagoen Napar txokoan.

Korrika Txikiak

Korrika 22ak Durangaldea goizaldean zeharkatuko duenez, ikasle gazteenek ez dute aukerarik izango bertan parte har­tzeko. Hala ere, eskola-umeek parte hartu ahal izateko Korrika Txikiak antolatu dira han-hemenka.

Durangon eta Iurretan datorren asteko barikuan egingo dute Korrika Txikia, apirilaren 8an hain zuzen. Durangon, arratsaldeko 15:00etan hasiko da eta Iurretan berriz, goizeko 11:00etan.

Zornotzan ere egun horretan egingo dute batez ere ikasleak, gurasoak eta irakasleak bilduko dituen ekimena. Herriko eskolen lasterraldia Andramari ikastolan abiatuko da 10:30ean. Larrea eskola, Karmelo eta Karmengo Ama ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 3. zikloko 450 ikasle-irakasle bildu eta, Zelaietako frontoira joango dira guztiak ekitalditxoa egitera. Bertan, musikak, kantuak, dantzak, bertsoak eta ikasle gazteen aldarriek izango dute lekua, eguerdiko 12:30ak ingurura arte.

Elorrion bihar, apirilak 1, egingo dute Korrika Txikia, 14:30ean herriko plazatik hasita. 15:00etatik 17:00etara disko txiki dantza festa egingo da plazan eta 19:00etatik aurrera Fanfarrixo taldea ibiliko da herriko kaleak girotzen.

Zaldibarren eta Berrizen ere bihar egingo dute gaztetxoen lasterraldia; Zaldibarren goizeko 10:00etan, eta Berrizen arratsaldeko 15:00etan egingo den korrikaldiaren ostean ‘Diskorrika festa’ egingo dute Olakueta plazan 18:30ean hasita.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar