Friso
Friso
Friso
Friso

Kolonbiako bake-prozesuak irekiko ditu Kainaberak antolatutako jardunaldiak

Elorrioko Kainabera Gobernuz Kanpoko Erakundeak datorren barikuan hasiko du urtero maiatzean egiten duen hitzaldi zikloa. Hiru berbaldi antolatu dituzte aurten eta lehenengoan Kolonbiak bizi duen bake-prozesua izango du protagonismoa.

Kainaberak antolatutako jardunaldiekin “gaurkotasuneko gaiak” lantzeko asmoa agertu dute eta horretarako aukeratutako gai bakoitza hurbiletik bizi duten hizlariek emango dute.

‘Gure munduari begira’ hitzaldi zikloa bariku honetan, maiatzak 12, hasiko da Ivan Forero exiliatu politiko kolonbiarrak eskainiko duen ‘Kolonbiako bake prozesua’ hitzaldiarekin. Forero CEAReko kidea da eta giza eskubideen aldeko aktibista izateagatik dago erbestean.

Kainaberak lotura estua du Kolonbiarekin, GKEren sorreratik hainbat egitasmo landu baititu Hegoamerikako herrialde horretan eta horregaitik “bereziki hurbil sentitzen dugun herrialdea” dela aitortzen dute.

Bigarren solasaldia hurrengo asteko eguaztenean izango da, hilak 17, eta berbaldian Europan gaur egun errefuxiatuek bizi duten egoera aztertuko da. ‘Errefuxiatuen egoera Europan’ izenburua izango duen solasaldian CEAR-eko Mayte Gamo psikologoa eta Ines Echave-Sustaeta abokatua izango dira eta bakoitzak bere arlotik gaiari buruzko ikuspuntua emango du.

Jardunaldiei amaiera emango dien solasaldia maiatzaren 24an izango da eta ekitaldiak ‘Trump eta Europako faxista berriak’  izango du izenburu. Saio honetako hizlaria, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea, Hegoa fundazioko kidea eta nazioarteko gaietan aditua den Victor Pozas izango da. Hitzaldian nazioarteko panorama politikoan eskumako aukerek hartzen dabiltzan indarrari buruzko hausnarketa egingo du.

Hitzaldi guztiak Iturri kultur etxean izango dira, arratsaldeko 19:00etan hasita.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar