Katalanera itzulitako Sarrionandiaren poema-liburua aurkeztuko da barikuan Iurretan

Joseba Sarrionandiak argitaratutako ‘Hilda dago poesia?’ liburuaren katalanerako itzulpena aurkeztuko da barikuan, 19:00etan, Iurretako Ibarretxe Kultur Etxeko bibliotekan. ‘Es morta la poesia?’ izenburuarekin kaleratutako poema antologia helebidunak, idazle iurretarrak aukeratu eta berrantolatutako olerkiak eta egileak berak idatzitako hitzaurrea biltzen ditu.

Pamiela argitaletxeak eta Pol·len edicionsek argitaratutako obraren aurkezpenean Ainara Munt Ojanguren itzultzaileaz gain, Víctor Sunyo poeta, Iagolaiaga eta Jexuxmai Lopetegi abeslariak eta Jose Angel Irigaray poeta egongo dira.

‘Es morta la poesia?’ poema antologiaren argitalpena gauzatzeko crowdfunding kanpaina hasi zuen Kataluniako Pol·len edicionsek. Ekimena gauzatzeko 4.000 euro behar zituen eta parte hartu zuten 142 diru-emaileek 4.587 euro jarri zituzten.

2018ko urtarrilean abiatutako ekimena itzulpengintza eta edizioa egitearekin hasi zen eta uda aldera liburuaren diseinuari, maketazioari eta inpresioari ekin zioten.

‘Es morta la poesia?’ liburua Pol·len edicionsek argitaratzen duen Sarrionandiaren hirugarren lana da, aldez aurretik ‘Som com moros dins la boira?’ (‘Moroak gara behelaino artean?’) eta ‘Jo no sóc d’aquí’ (‘Ni ez naiz hemengoa’) argitaratu baititu.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar