Karrika Antzerki Taldeak lan berria aurkeztuko du ‘Agurrik gabeak’ ekitaldian

Karrika Antzerki Taldeak lan berria aurkeztuko du ‘Agurrik gabeak’ ekitaldian

Durango 1936 Kultur Elkarteak borrokalari antifaxsiten omenezko ‘Agurrik gabeak’ ekitaldiaren laugarren edizioa aurkeztu du. Hilaren 21ean ospatuko da Durangoko Santa Ana plazan eta bertan Karrika Antzerki Taldeak ‘Lurra astinduz’ antzezlana aurkeztuko du. Elkartetik azaldu dutenez, ekitaldiaren helburua da, “belaunaldi gazteek justiziaren aldeko aldarriarekin hartutako konpromisoa gizarteratzea”.

“Faxismoaren aurka borrokatu zirenen inguruko datuak ezagutzen hasi garenean eta oroimena zaindu zutenen ekarpen baloratzen hasi denean, belaunaldi gazteek justiziaren aldeko aldarriaren lekukoa hartu dute”, azaldu du Maria González, Durango 1936 Kultur Elkarteko kdieak.

Datorren urriaren 21ean eta arratsaldeko 20.00etan, Durangoko Santa Ana plazan ospatuko da ekitaldia. Aurreskua eta lore-eskaintza ondoren, Karrika Antzerki Taldeak ‘Lurra astinduz’ antzezlana plazaratuko du.

2007an Durangoko bonbardaketan oinarritutako ‘Martxoak 31’ ikuskizuna sortu ondoren, “istorioak tren geltokian utzi gintuen, Durangotik ihes egiten durangar asko bezala, faxisten beldur. Taldekideei hutsune bat gelditu zitzaigun eta horri erantzuna emanez lan hau sortu dugu”, azaldu dute Karrika taldeko kideek.

 

“Amodio platonikoa”

Bertan 18 aktore-aktoresa  “fikziozko istorioa” taularatuko dute. “Hainbat testigantzaren emozioak eta pasarte txikiak isladatuko ditugu eta irudien zein soinuaren bitartez, indar gehigarri bat aurkitzen saiatu gara”, azaldu dute Karrikako kideek aurkezpenean.

‘Lurra astinduz’ antzezlanean, Karrikak urte haietako sentimendua eta bizipenei argia eta hitza eman, eta amodio platoniko istorio bat plazaratuko du. Taldeko kideek aurreratu dutenez Ikuskizunean antzezpen modu bi uztartu dituzte, kalekoa eta antzokikoa. Horretarako, Santa Ana plaza dekoratua bilakatuko da, “omenaldi bat emateko” eta “lekuko isila” bezala.

Halaber, 20 eta 30 urteko aktoreak zein aktoresak direla kontuan izanik, “gaia eta garaia berreskuratzea ez da bat ere erreza izan, informaizo falta, aurreiritziak eta gaiak duen gordintasunak erronka bat izan du guretzat sormen prozesuan”, azpimarratu dute partaideek.

 

DURANGON. Durangoko albisteak

 

 

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar