Friso
Friso
Friso
Friso

Iurretako alkateak Udal idazkaria bere kargutik kendu nahi duela salatu du EH Bilduk

Iurreta ayuntamientoIñaki Totorikaguena Iurretako alkateak Udal idazkaria bere kargutik kentzeko asmoa salatu du EH Bilduk. Erabaki hori hartzeko bi arrazoi eman omen ditu alkateak; alde baterik, “langile batzuen artean sortu diren gora behera batzuk”, eta bestetik, “erronka berriei aurre egiteko kualifikazio gehiago duen idazkariaren beharra”.

Koalizio abertzaleak “duela pare bat aste” izan zuen alkatearen asmoaren berri eta gogoratzen dute “denbora luzez idazkari gabe egon ostean aurtengo martxoan” hasi zela lanean idazkari berria.

Epe labur honetan langileen artean sortutako gora beherak “alkateari dagokio bideratzea”. Kualifikazio gehiagoaren beharra argudiatzea berriz, deigarria egiten zaie ezker abertzaleko zinegotziei. Izan ere, “duela sei urte idazkariaz gain idazkari albokoa ere derrigor behar zela defendatzen zuen pertsona berdinak, ustez Udalak aurre egin beharreko erronka berriei erantzuteko, beste Udal batean lanean ari den idazkari bat bere jardunari %30 gehituz lanera etorrita nahikoa dela defendatzea”, gogoratu dute.

EH Bilduko zinegotzien arabera egoera “oso larria” da eta jasotako arrazoiak “ez ditugu inondik inora konpartitzen”. Gainera, ez daude onartzeko prest eskatutako diskrezioa aitzakiatzat hartuta “gainontzeko  Udal ordezkarion ezkutuan jardutea”.

Oposizioko zinegotziek alkatearekin bildu direla aitortu dute, baina Totorikaguenak “ez duela inolako asmorik premiazko ez ohiko osoko bilkura bat deitu eta azalpenak emateko”, adierazi dute. Horregatik, “ez ohiko premiazko osoko bilkura bat deitzeko eskaera erregistratu dugu erabaki honi buruzko arrazoiak exijitzeko. Aldi berean, informe juridikoa eskatu dugu alkateak holako erabakia udalbatza barik har dezakeen ala ez argitzeko”.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar