Irene Loizate durangarrak irabazi du Oñatiko Duatloia

irene loizate oñatiko duatloia 2019Irene Loizate durangarrak irabazi du zapatuan jokatu zen Oñatiko 27. Duatloia. Kirolari durangarrak ez zuen aurkaririk izan eta 2 ordu, 6 minutu eta 46 segunduko denbora eginda gailendu zen Oñatin. Gizonezkoetan, James Michael Teagle erresuma batuarrak lortu zuen garaipena.

Eguraldia lagun, 200 duatleta baino gehiago aritu ziren nor baino nor. Arratsaldeko lauretan, 15 emakumezkok ekin zioten probari eta Irene Loizate hasiera hasieratik jarri zen buruan. Laster atera dio alde handia bigarrenari, orain dela urte bi, iaz ez zen jokatu, irabazle izan zen Helene Alberdi bilbotarrari.

Probaren lehen zatian, 5 kilometroko buelta bi korrika, bakoitza bere lasterketan sartuta egon zen eta bizikletak hartu zituztenean ere ez zen 3 minutu inguruko alde hori murriztu. Gauzak horrela, ezuztekorik ez zen izan eta 3 minutu eta 25 segunduko abantailarekin irabazi zuen Irene Loizatek.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar