Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Intxaurti haur eskolan jolasgunea eraikiko dute

Intxaurti haur eskolan jolasgunea eraikiko dute

Mallabiako Intxaurti haur eskola aurreko parkea handitu eta umeentzako jolasgune bat egingo dute. Parke berrian jolasak, zoru biguna eta aterpea jarriko dituzte. Lanak martxoan hasiko dira eta ekainerako amaituta egotea nahi du Udalak.

Intxaurti haur eskolako parkea jolasgune bihurtuko dute laster. Orain dagoen parkea eraberritu eta umeentzako jolaslekua egingo du Udalak. Aitor Loiola alkateak adierazi digunez, ???aterpea jarriko da bertan eta lurra ere aldatu egingo da, bigunagoa jarriko da haurrek minik ez hartzeko???. Gainera haurrentzako jolasak ere jarriko dira.

Bi urte arteko umeak joaten dira haur eskolara eta horietako asko kotxetxoetan, ???haurtzaindegira sartzeko eta parkera irteteko arrapalak jarriko dituzte, orain izkinatik joan behar izaten dira, eskailera baitago haur eskola aurrean???, argitu dio Mallabiako alkateak durangon.comi.

Egun haur eskolako umeek ez daukate nora irten, ???espazio itxian egoten dira egun osoa???, horrela non jolastua izango dute. Jolasgunea ez da bakarrik haur eskolarako izango, parke publikoa izango da eta nahi duenak erabili ahal izango du.

Parkea orain dagoena baino handiagoa izango da, 50 m karratukoa. Alkateak jakinarazi duenez, lanak martxoan hastea espero dute eta ekainerako amaituta egotea.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

5 Comentarios

  1. Jon

    Noiztik galdetu behar zaio Zapaterori notizia bat nahi danean kaleratu? Hori bakarrik falta zaigu!! Proiektu bat aurrera nahi badugu atera hasi gaitezen lanean eta proiektu hori egiteko bideak eta diru-iturriak bilatzen hasi behar gara Zapeterori kontsultatu beharrik gabe.

    Deja una Respuesta
  2. Aitor

    Lasai,prentsara bidali zen berri hau Udalbatzak onartu zuenean aho batez lanak aurrera eramatea. Plan Eren barruan aurkeztu zen proiektua eta gaur egun onartuta dago. Lasuenek egingo ditu lanak eta egia da berehala hasiko dituela jakin arazi zaiolako eta epe jakin bat duelako amaitzeko. Prest gaude udalean nahi duenari erakusteko bai proiektoa eta behar dituen azalpenak emateko.Lasai Jon, lasai Doremi, atzerapena papeleoaren kontua izan dalako Madril eta Mallabiren artekoa eta gure udalean gertatu dena Bizkaiko 50 udaletan gertatu da. Hau oso ohikoa izaten da.Egia da ” Hastea espero izatea” eta “hastea” ez dala gauza bera eta datorren ikasturte hasierako amaituta egon beharko “lirateke” Lasuen enpresak bere epeak bete beharko “lituzkelako”, baina,Jon, beti egon daiteke ezustekoren bat.

    Deja una Respuesta
  3. MAMEMI

    ¿Zapaterori galdetu gabe, bialdudosue prentsara notizia?, lehengotikan beharreskoa zan ba

    Deja una Respuesta
  4. JON

    “Lanak martxoan hastea espero dute eta ekainerako amaituta egotea” dio berriak. Espero izatea eta hastea ez da gauza bera.Dakidanez udalak agindu zuen bezala proektoa enpresa batek dauka eskuratuta eta hastear da. Zergaitik Zapaterok udal batzuei hain berandu onartu diete proekto ezberdinak? Ez ote da izango hau atzerapenaren benetako arrazoia? Lasai, ziur lan hori datorren ikastute hasierarako amaituta egongo dela. Eta ziur nago udalagaitik izango balitz ekainerako egongo zela.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados