Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Intxaurrondo kalea itxita egongo da barikura arte

Astebete gehiago luzatuko dira Durangoko Intxaurrondo kaleko lanak, Udalak jakinarazi duenez. Ur hornidura eta saneamenduko hodien berrikuntza ari dira egiten kalean eta hasiera batean lanak otsailaren 19an ziren amaitzekoak. Baina zenbait hobekuntza egiteko otsailaren 26ra arte ez da irekiko kalea.

Udalak helarazi duenez, hobekuntza horien artean, espaloian dagoen Iberdrolaren kanalizazioa berrituko da. Kanalizazio hori txarto zegoela ikusita, hitzarmen bat sinatu du Udalak aldatu ahal izateko.

Gainera, espaloia txikitu egingo da eta horrela 3 edo 4 kotxe gehiagorentzako aparkalekua egingo dute.  Bestetik, telekomunikazioen instalazioa aldatzek aukera ere  egongo da. Orain arte kale horretako 14,16,18 eta 20. zenbakietan eraikinaren fatxadatik doa sarea. Auzokideek nahi izanez gero, instalazio hori espaloitik bideratzeko aukera dute, Udalak horretarako prest utziko baitu kalea.

Udaletik esan dutenez, beraz, astebete atzeratuko da Intxaurrondo kalearen irekiera, baina lan guztiak bukatzeko bi aste beharko dira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados