Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Indiako beharginekin izandako elkarrizketak erakusten duen pelikula ikusgai Elorrion

 

ElorrioHilekoDokumetnalaMachines
‘Machines’ filma Indiako ipar-mendebalean dagoen Surat hiri industrialean eginda dago.

Elorrioko Iturri Kultur Etxeko ‘Hileko dokumentala’ zikloak, Rahul Jain zinegilearen ‘Machines’ pelikularekin hasiko ditu bihar 2018ko emanaldiak. Indiako ipar-mendebalean dagoen Surat hiri industrialean egindako pelikula horrek, Sundanceko epaimahaiaren sari berezia jaso zuen iaz, besteak beste.

Filma hipnotiko, zirrikitu askokoa eta samingarriak, ahitutako milaka beharginen nondik norakoak islatzen ditu, langileek 12 orduko lanaldiak egiten baitituzte. Zuzendariaren kamara arin-arin doa begien bistara ez dagoena eta gizakia eta makina gauza bera diren azpimundu horretako korridoreen artean.

‘Machines’ filmean zuzendariak beharginekin dituen elkarrizketa laburrak, lekuz kanpo uzten dute ikuslea. Gainera, solasaldiek beste irakurketa maila bat gehitzen diote lan ustiapenaren salaketari, hots eta irudi ederrekin erakusten den errealitate dramatikoa sinestezina bilakatzen baita.

Rahul Jainek proposatutako begirada gogorra bada ere, izugarrizko sentsibilitatea erakusten du garapen bidean dauden herrietako lantegietako langileen ustiapen laborala agerian jartzerakoan. Filmean erakutsitakoak gaur egungo ekoizpen dinamikak aproposenak diren ala ez birpentsatzera behartzen du ikuslea.

Arratsaldeko 19:30ean hasiko den emanaldia jatorrizko bertsioan emango da, ingelesez eta hindiz alegia, gaztelaniazko azpitituluekin.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados