Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Ikasleentzako diru-laguntzak bananduko ditu Udalak

Umeak eskolan dituzten familientzako  diru-laguntzak emango ditu Atxondoko Udalak lehenengoz. Iazko ikasturtean matrikulatuta egon ziren 0 eta 16 urte bitarteko ikasleei zuzenduta daude. Eskaerak aurkezteko epea datorren azaroaren 2an zabaldu eta 30ean itxiko da. Proposamena, aho batez onartu zen azken plenoan.

Atxondoko Udalak emango dituen diru-laguntzen xedea, herrian erroldatutako haur -eskola eta DBH bitarteko umeak dituzten familiei laguntzak ematea da. Horretarako, 10.000 euroko diru-atala bideratu du Udalak iazko ikasturtean matrikulatuta egon ziren ikasleentzat.

David Cobos, Atxondoko alkateak adierazi zuen bezala, laguntzen zenbatekoa lau tartetan banandu da, eskatzaile bakoitzaren diru-sarreren arabera. Hau da, 200 euro, 150, 100 eta 50 euroko tarteak finkatu dira, hain zuzen ere. Eskaerak Udal bulegoetan bete behar dira.

???Epea amaitu ondoren, eskariak aztertuko dira. Eskari guztiak sailkatu eta gero, eman beharreko diru-laguntza guztien zenbatekoa 10.000 euro baino gehiago izango balitz, guztiak ehuneko berean gutxituko lirateke, aipatutako kopurura heldu arte???, aurreratu zuen alkateak.

Gainera, diru-laguntza hauek helburu bera duten beste administrazio edo erakunde publiko edo pribaturen diru-laguntzekin bateragarriak dira.

Proposamenak, Gobernu Batzordearen eta EAJ alderdiaren adostasuna lortu zuen azken plenoan.

 

DURANGON. Atxondoko albisteak

 

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados