Iaz lortutako txapela defendatuko dute Atxondon Antonio Alustiza artzainak eta Jai txakurrak

Jose Antonio Azkorbebeitiak (ezkerrean) esatari lanak egin ditu ETBrentzat azken urteetan.

10 artzain eta 11 txakur lehiatuko dira datorren zapatuan Atxondoko Axpe elizatean Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketaren 52. edizioan. Lehiaketan, Hego Euskal Herriko probintzia bakoitzeko txapeldunak eta txapeldunordeak; Iparraldeko txapeldunak eta txapeldunordeak eta iazko irabazleak, Aresoko Antonio Alustiza eta Jai, izango dira nor baino nor gehiago.

Aresoko artzainak beste aukera bat ere izango du txapela janzteko, izan ere, berak eta Jaik lortu dute Nafarroako txapelketa eta, ondorioz, hirugarren postuan sailkatutakoak ere eskubidea du txapelketan parte hartzeko. Eta postu hori Alustizak berak eta Azke txakurrak lortu zuten. Nafarroako ordezkaritza Arruazuko Aritz Ganboak eta Suak osotuko dute.

Bizkaiko ordezkari biak Orozkokoak dira, lurraldeko txapeldunak Eneko Serrano eta Gala izan baitziren eta txapeldunordeak Enrique Mendiguren eta Riki. Arabako ordezkariak Aretako Fidel Alonso eta Luky eta Olabezarreko Asier Bolibar eta Kobi izango dira; Gipuzkoatik Oñatiko Jose Maria Bengoa eta Eder eta Ataungo Aitor Tato eta Nabar gerturatuko dira eta Iparraldeko ordezkariak Itxasoko Jean Paul Iriken eta Lehial eta Heletako Juan Miura eta Luk izango dira.

50 urte antolakuntzan

Aurtengo txapelketak 52. edizioa beteko du eta urteurren borobil bat ere izango du, Gerediaga Elkarteko bazkidea den Jose Antonio Azkorbebeitiak 50 urte beteko baititu antolaketa lanetan. Txapelketaren ardura abadiñarrari egokitzea ez zen harritzeko “artzain etxekoa semea nintzelako eta 14 urte bete arte ardiekin ibiltzen nintzelako”, aitortzen du Azkorbebeitiak.

Franco bizi zen garaian sortutako lehiaketa izanik, hasierako urteetan “Campeonato de perros de pastor vasco-navarro deitzen zen”, gogoratzen du Azkorbebeitiak. Izenarena ez da txapelketak izan duen aldaketa bakarra, “nahiz eta lehiaketak hasierako zentzu berdina duen; hau da, artzainak eta txakurrak ardiarekiko duten harremana baloratzea. Aldatu diren gauzak txapelketa osotzearren egin dira”.

Gerediagak antolatutako txapelketaren bidez “euskal artzain txakurraren presentzia bultzatu” nahi izan dela aitortzen du Azkorbebeitiak eta azken urteetan Hego Euskal Herriko artzainak bertako arrazako artzain txakurrekin lehiatzen badira ere “Iparraldekoek oraindik border collie arrazakoekin lan egiten dute”.

Gerediaga elkarteak Atxondoko Udalaren, Draxton enpresaren, Atx-Azpi elkartearen, Euskal Herriko Artzain Txakurren Elkartearen (EHATE) eta Urkiola Landa Garapenerako Elkartearen laguntzarekin antolatutako lehiaketa 17:30ean hasiko da. Sarrerak 4na eurotan salduko dira.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

2 Comentarios

  1. DURANGON.COM
    0
    0

    Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketa Axpeko San Juan elizaren alboan izango da eta sarrerak bertan erosi daitezke, proba hasi aurretik

    Deja una Respuesta
  2. Yo
    0
    0

    Sabe alguie dónde se celebra exactamente? Y dnd se puede comprar la entrada?

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar