Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Herriko ohiturak, dantzak eta jaiak batzen dituen liburua aurkeztuko du Gerediagak

Herriko ohiturak, dantzak eta jaiak batzen dituen liburua aurkeztuko du Gerediagak

Gerediaga Elkarteak “Garai: ohiturak, dantzak eta jaiak” liburua aurkeztuko du. Herriko Otea-Loran elkarteak bultzatutako proiektuan, ikerketa etnografikoaz aparte, ohituren gaurkotasuna jasotzen da argazkien bitartez.  Aurkezpen ekitaldia gaur ospatuko da Garaiko Otea-Loran elkartean, arratsaldeko 19.00etatik aurrera.

Liburuaren aurkezpenean Joseba Zugadi, Otea-Loran Elkarteko presidentea; argitalpenaren koordinatzailea den Txelu Angoitia; Jon Gmainde, Bizkaiko Dantzarien Biltzarreko kidea eta Iñaki Irigoien ikerlaria izango dira.

“Garaiko Otea-Loran elkarteak, liburuaren hitzaurrean aipatzen den lez, elizate horretan sakon sustraituta dauden dantzak eta usadioak ezagutzera emateko bultzatu du argitalpen hau”, aurreratu dute Gerediaga Elkartetik.

 

DVD batekin

Gaur aurkeztuko den lana bi multzo nagusietan zatitzen da. Alde batetik, Iñaki Irigoienek burututako ikerketa etnografikoa eta bestetik Uxune Martinezen testuekin eta Txelu Angoitiaren argazkien bitartez ohituren gaurkotasuna jasotzen duen atala.

Liburuarekin batera, berriz, irudiak, dokumentuak eta Jon Gamindek sortutako dokumental bat biltzen duen DVD bat eskuratu daiteke. Liburua salgai dago Durangoko liburu-dendetan, 15 eurotan.

 

DURANGON. Garaiko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados