Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Haurrak euskaraz hezteko elkarlan dibertigarria jarriko dute martxan Plateruenean

Haurrak euskaraz hezteko elkarlan dibertigarria jarriko dute martxan Plateruenean

Irrien Lagunak Klubarekin elkarlanean burutuko dute datorren ikasturteko Olgetan proiektua Plateruena Kafe Antzokiak eta Berbaro Elkarteak. Horretarako, astean zeharreko ludotekaz gain, asteburuetako ikuskizunak ere izango dira. “Proiektua hobetzeko asmorekin, ludotekaren formatua aldatu dugu eta ikuskizunak Irrien Lagunak Klubarekin elkarlanean burutuko ditugu”, azaldu dute Plateruenetik egitasmoaren aurkezpenean.

Aisialdian kokatuta dagoen jolaserako espazioa da ludoteka, eta Berbarotik aurreratu dutenez “euskara sustatzea da” egitasmoaren helburua. Marrazketa, sinbolizazioa, antzerkia, eraikuntza eta irakurketa izango dira atolatuko diren txokoak.

Ludotekan 3 eta 8 urte bitarteko umeentzat zuzendutako ludotekan, gustuko dituzten jostailuak, ekintzak, lagunak eta aukerak aurkituko dituzte. Astelehenetik asteazkenera eskainiko da Plateruenean, eta datorren urriaren 29an hasi eta apirilaren 7an bukatuko da. Sarrera irekia eta doakoa dela gogoratu dute antolatzaileek. “Iazko arrakasta ikusita, ekintza bereziak tartekatzea erabaki  dugu”, adierazi du Erika Urangak, Plateruenetik.

 

Euskal kulturako esparru guztiak

Astean zeharreko ludotekaz gain, ekintza bereziak ere antolatuko dira umeen nahi eta interesen arabera. Irrien Lagunak Klubarekin elkarlanean burutuko dira ikuskizunak. “Euskaratik eta euskaraz, euskal kulturako esparru guztiak ezagutaraziko dizkie umeei,hau da, berdintasuna, errespetua, elkarrizketa, parekidetasuna, elkartasuna, askatasna eta ekologia sustatuz. Hilean behin izango dira ikuskizunak, Plateruenean, hileko lehenengo igandean eta arratsaldeko 17.00etan.

Irrien Lagunak Klubatik adierazi dutenez egitasmoak bost oinarri ditu, osasuna, natura, zientzia, kultura eta elkartasuna. “Oso garrantzitsua da Euskal Herrian gauzak elkarrekin egitea, bestela jai dugu. Ezinbestekoa da, gainera, proiektu hau Durangaldean sustatzea”, azpimarratu dute agerraldian.

 

DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados