Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Gaurko Garagardo festarekin eta biharko Azokarekin jarraituko du Mallabiko Kultur Hamabostaldiak

MallabiaAzokaKulturHamabostaldia
Sasoiko produktuak egongo dira eskuragarri biharko Azokan.

Maiatzaren 17an abiatu zen Mallabiko Kultur Hamabostaldiak hainbat proposamen iragarri ditu ekainaren 15era arte, tarteko gaur egingo den Garagardo festa edo biharko Nekazaritza eta Artisautza Azoka.

Gaurko egitaraua goizeko 10:00etan abiatuko den umeen mendi martxarekin hasiko da eta eguerdian bazkari autogestionatua egingo da frontoian. Arratsaldeko seietatik aurrera Garagardo festa egongo da probalekuan, herriko tabernariek prestatutako pintxoak salgai egongo direla. Umeek berriz, Kantu Kolore taldeak girotutako erromeriarekin gozatzeko aukera izango dute.

Biharko Nekazaritza eta Artisautza Azoka goizeko hamarretan irekiko da eta bertan herriko ekoizleek prestatutako salmenta postuak nabarmenduko dira. Frontoian kokatuko diren saltokietan bi ortuari, gozoki eta ogigilea, oilazko izter saltzailea eta behi eta ardi gaztagileak egongo dira.

Tio Teronen Semeak

Artisau postuak ere lekua izango dute eta bertaratzen diren bisitariek bertan jarritako sorkuntzak ikusteko eta erosteko aukera izango dute. Aurten, ehoziri-lanak, lorak, harginaren harri lanak, poltsa eta motxila egilea, bitxigilea, ehulea zein oihalak estanpatzen dituen eskulangileak egongo dira.

Eguerdian, Gazte Alai dantza taldearen ekitaldia eta Tio Teronen Semeak ikusgai jarriko duen ‘FreeshCool’ ikuskizuna eskainiko dira. Umeek gainera, puzgarriekin jolasteko aukera izango dute. Arratsaldean, briska txapelketa eta txokolatada egongo dira.

Kultur Hamabostaldiak jarraipena izango du hurrengo bariku arratsaldean egingo diren igel txapelketekin eta Dababarreneko gaztaien dastatzearekin. Asteburu horretan, 4 eta 14 urte bitarteko haurren olinpiadak egingo dira; zapatuan XVI. Biharko Izarrak pilota txapelketaren finala jokatuko da eta domekan gimnasia erritmiko erakustaldia egongo da.

Ekainaren 13an Bilbao Mendi Film Festivaleko pelikula onenen Menditour emanaldia egongo da Kontzejuzarrean eta hurrengo egunean, leku berean, bertsoak eta bakarrizketak uztartzen dituen ‘Erradikalak gara’ antzezlana emango da.

Aurtengo egitaraua ekainaren 15ean egingo den binakako Frontenis maratoiarekin osatuko da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados