Garikoitz Mendizabal eta Aitor Furundarenak kontzertua emango dute Kurutzesantu Museoan

'2 poliedro' diskoko piezak joko dituzte Mendizabal eta Furundarenak
‘2 poliedro’ diskoko piezak joko dituzte Mendizabal eta Furundarenak

Bilboko Txistulari Bandako zuzendaria den Garikoitz Mendizabal txistulariak eta Musikene-Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko irakaslea den Aitor Furundarena soinu-joleak ‘2 poliedro’ deituriko laneko piezak eskainiko dituzte Durangon. Agerraldia larunbatean, hilak 12, arratsaldeko zazpietan izango da Kurutzesantu Museoan.

Jaizale-Durangaldeko Txistulariak antolatutako ekitaldirako, bi musikariak pintzelak bezala erabiliko dituzte txistua eta akordeoia “musikaz marraztu eta margotzeko”. Koloreak uztartuz eta bolumenak sortuaz, “emozio berri eta biziak” sentiarazteko asmoarekin.

‘2 Poliedro’ lana disko bikoitza baten argitaratu dute Mendizabalek eta Furundarenak eta bertan “era natural, orekatu eta ordenatu batean” elkartu dituzte txistua eta soinua. Horren emaitza Erdi Aroko musika, Berpizkundekoa, Barrokokoa, hainbat herritako folklorea edo Sarasate, Vivaldi, edo Guridiren lanak batzen dituen lana da.

Ibilbide oparoak

Musika tresna bien arteko bateratze hori ezohikoa bada, emaitza ganbera-kontzertua dirudi. Bilduma horretan Jesús Guridiren ‘10 Euskal melodia’, Pablo Sarasateren ‘Caprice Basque’ eta ‘Muiñeira’, Antonio Vivaldiren ‘Concerto per flautino RV 443’, Isidro Ansorenaren ‘Azaroko lore maite bat’, Eduardo Gorosarriren ‘Arrate’ (Fandangoa eta Arin arina) edo pieza herrikoi tartekatzen dira, besteak beste.

Aitor Furundarena Ordiziarra formakuntza klasikoak duen musikaria da eta bakarka zein Les Jeunes Solistes edo Frantziako Orkestra Nazionalean jotzeaz gain, Faltriqueria, Patxi Kaleko, Amaia Zubiria, Pantxoa eta Pello,Txomin Artola eta Larraitz Ugartemendiarekin jo du.

Garikoitz Mendizabal Zestoarrak berriz, Goi Mailako Gradua du Txistuan eta Karrera Amaierako Ohorezko Saria lortu zuen Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan. Bere ibilbidean Madrilgo Erkidegoko Orkestra Sinfonikoarekin, The Bratislava Symphony Orchestrarekin, St. Petersburg State Symphony Orchestrarekin, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin edo Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin jotzeaz gain, besteak beste, Korrontzi, Carlos Nuñez eta Kepa Junkerarekin ere jo du.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar