Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Euskararen erabilerako bultzatzeko helburua duten kanpaina bi jarri ditu martxan Berrizko Udalak

BerrizEuskarazNahiagoBegiraleak
‘Euskaraz Nahiago’ leloa duten kamisetak jantziko dituzte aisialdiko begiraleak.

Berrizko Udalak euskararen erabilera bultzatzeko kanpaina bi jarri ditu martxan ikasturte berriaren hasierarekin batera. Alde batetik ‘Euskaraz nahiago’ kamisetak eta ‘Euskara ikastetik, euskaraz bizitzera’ gida banatu ditu guraso elkartearekin elkarlanean, eta bestetik administrazioarekin euskaraz hitz egiteko gonbidapena luzatzen duen ‘’Bai, esan?’ kanpaina hasi du.

Guraso elkartearekin burututako lehenengo ekimenen bidez ‘Euskaraz nahiago’ leloa duten kamisetak banatu dira eskolaz kanpoko begiraleen artean. Horrekin batera aholku edo proposamenak eskaintzen dituen ‘Euskara ikastetik, euskaraz bizitzera’ gida banatu da.

Bi ekimenen helburua, haurrek euskara gustuko egoerekin eta bizipen positiboekin lotzea da, bestela, eskola orduekin soilik identifikatuko baitute. “Egunerokotasunean euskara entzun eta erabiltzen badute, bizipenak euskaraz  izango dituzte”, adierazi dute kanpainaren eragileak.

Izan ere, hezitzaileek asko lagun diezaiekete bizipenak eureganatzen eta kirolean, aisian zein  kultura jardueretan euskaraz gozatzen.

‘Bai, esan?’

Udalak martxan jarri duen ‘Bai, esan?’ kanpainaren bidez, Berrizko Udalak gonbitea luzatzen die herritarrei Udalarekin euskaraz egiteko. Udaletxean banatutako diptikoaren bidez, eskabideak egitean, telefonotik deitzean, udalak eskainitako ikastaroetan edo batzar batean parte hartzen denean euskara egiteko gonbidapena egiten da. Hau da, udaletxeko bulegoetan ez ezik, Kultur Etxean, Kiroldegian, Ikastetxeetan zein Osasun Zentroan ere.

Gainera, onartu berri den erabilera planean batzen denez, Udalaren esparru guztietan euskara zerbitzu hizkuntza izango dela bermatzen da; beste administrazioekiko harreman hizkuntza, ahoz zein idatziz, euskara izatea bideragarria lehenesten da; edo euskara Berrizko Udaleko lan hizkuntza izateko ahalbidetuko dela, progresibotasunez eta etengabe.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados