Friso
Friso
Friso
Friso

Euskaraldiarekin bat egiteko deia egin die Mankomunitateak merkataritza eta zerbitzu sektoreei 

Durangaldeko merkatarien elkarteek eta establezimendutako ordezkariek bat egin dute Euskaraldiaren bigarren edizioarekin.

Durangaldeko Mankomunitateak Euskaraldiaren bigarren edizioarekin bat egiteko dei berezia egin die eskualdeko enpresei eta, batez ere, merkataritza eta zerbitzu arloetako establezimenduei.

Dagoeneko Durangaldeko hainbat merkatari elkarteek eta establezimendutako ordezkariek bat egin dute azaroaren 20tik abenduaren 4ra burutuko den euskararen aldeko ariketa sozialarekin. “15 egun horietako helburua, eremu guztietan euskararen erabilera handitzea da”, azpimarratu dute Mankomunitateko ordezkariek.

Herritarrekin harreman zuzena

Eskualdeko 100 erakundetik gora bat egin dute Euskaraldiarekin baina merkataritzaren eta zerbitzu sektoreren partaidetza azpimarragarria lortu gura dute. Izan ere, “herritarren hartu-emanetarako espazio garrantzitsuak” direla uste dute, eta herritarrekin harreman zuzena dutenez, “bertako profesionalak funtsezko eragileak dira hizkuntzarekin erlazionatutako ohiturak aldatzeko orduan”, adierazi dute Mankomunitateko ordezkariek.

Aurten, erakundearen barruan Euskaraldian parte hartzeko bi modu egongo dira. Batetik, euskaraz hitz egiteko ariguneak sortuko dira, eta ahobizi eta belarriprest moduan parte hartuko den arren, ariketa modu kolektiboan egingo da. Eta, bestetik, ariguneetan egon ezin diren kideak daude, eta, iaz bezala, banaka hartuko dute parte belarriprest eta ahobizi rolekin.

Erabilera areagotzea

Arigune bat duten era guztietako erakundeek (erakunde publikoak, gizarte eragileak, enpresak, kooperatibak, kultur eta kirol elkarteak, etab.) parte hartu ahal izango dute. Gune horiek uneoro bermatuko dute euskaraz berba egiteko aukera, erakundearen barruan edo herritarrekin duten harremanean. Helburu nagusia erakunde horien barne eta kanpo harremanetan euskararen erabilera areagotzea da.

Informazio gehiago jasotzeko edo Euskaraldiaren bigarren edizioan parte hartu gura duten erakundeek Durangaldeko Mankomunitateko Euskara Zerbitzura (946278640 / euskara.mdurango@bizkaia.org) jo dezakete. Udalerri bakoitzeko e-postara ere idatzi dezakete:

  • Abadiño: euskaraldiaabadiano2@gmail.com
  • Atxondo: liburutegia@atxondo.eus / itzultzailea@atxondo.eus
  • Berriz: euskara@berriz.eus
  • Durango: euskaraldiadurango@gmail.com
  • Elorrio: elorriokoeuskaraldia@gmail.com
  • Garai: euskera.mdurango@bizkaia.org
  • Iurreta: euskaraldiaiurreta@gmail.com
  • Izurtza: alkatea.izurtza@bizkaia.org
  • Mañaria: kultura.manaria@bizkaia.org
  • Zaldibar: zaldibar@euskaraldia.eus
Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 1,00 sobre 5)
Cargando...

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar