Euskaraldian izena emateko mahai ibiltariak jarri zein prestaketa saioak egingo dituzte Zaldibarren

ZaldibarEuskaraldiaAzaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den Euskaraldia ekimenean izena emateko zein ‘Ahobizi’ eta Belarriprest’ rolak hartuko dituzten herritarrentzat  prestaketa saioak egiteko egutegia prestatu dute Zaldibarren.

On-line https://izenematea.euskaraldia.eus/ helbidean egin daiteken izena emateaz gain, inskripzioa Zaldibarren bertan egiteko hainbat egun prestatu dituzte. Eskolan eta osasun zentroan egunero eman ahal izango da izena.

Horrez gain, mahai ibiltariak jarriko dira, bihar bertan Euskal Herria etorbidean, goizez; etzi eskolako jolastokian, arratsaldez; azaroaren 11n Artia inguruan eguerdian eta azaroaren 17an udaletxea aurrean.

Ahobizi eta Belarriprest rolak hartuko dituzten herritarrek azaroaren 16an jasoko dituzte bakoitzari dagozkien txapak. Gainera, beraiei zuzendutako prestakuntza saio arinak antolatu dira: Ahobiziei zuzendutakoa azaoaren 7an, 19:00etaik 20:30era, egingo da Liburutegi Zaharrean eta Belarriprestei zuzendutakoa 14n izango da, ordu eta leku berdinetan.

Euskaraldia azaroaren 23an hasiko da eta egun horretarako ‘Zaldibar kantuan! Ekin Euskaraldiari’ ekimena prestatu dute.

 

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar