Euskal Herriko eta Pirinioetako
30 gailur proposatzen ditu 2020ko Zaldai taldearen Mendi Erronkak

IurretaZaldaiMendiErronkaOketa
Arabako Oketa mendia izan zen iazako Mendi Erronkan aukertutako gailurretako bat.

Iurretako Zaldai Mendi Taldeak 2020rako antolatutako Mendi Erronkak 30 mendi-gailur proposatzen ditu abenduaren 31ra arte egiteko. 4. aldiz egiten den ekimen honek, “lehiaketaz harago, mendizaletasuna bultzatzea” du helburu eta, bide batez, “Euskal Herriko zein Pirinioetako mendi desberdinak ezagutzera ematea”.

2020ko Mendi Erronkak Zaldaiko bazkideei zein elkarteko kideak ez diren mendizaleei irekita dago. Ekimena urtarrilaren 1ean hasi zen eta abenduaren 31n amaituko da. Egun bakoitzean mendi tontor bakarra igo ahal izango da.

Zero eta 10 urteko haurrek, gutxienez, hiru herrialdetako bost mendi igo beharko dituzte Mendi Erronka burutzeko. Adin hauetako haurren kasuan, antolatzaileek emandako zerrendatik kanpoko Euskal Herriko ‘buzoidun’ edozein mendik balioko du erronka burutzeko.

10 eta 18 urte arteko mendizaleek berriz, emandako zerrendatik gutxienez hiru herrialdetako bost mendi igo beharko dituzte aurtengo Erronka burutzeko. 18 urtetik gorakoek azkenik, gutxienez zerrendako bost herrialdetako hamar mendi igo beharko dituzte.

Erronkan izena emateko beharrezkoa da zaldaimenditaldea.org web gunean dagoen galdetegia betetzea. Gainera, bertara igo beharko dira partaideen datu pertsonalak eta igotako mendien argazkiak. Antolatzaileek, gainera, mendietako argazkiak sare sozialen bidez zabaltzea eskertzen dute, #ZaldaiMendiErronka20 etiketa erabilita.

Erronkarako aukeratutako mendiak

Bizkaia: Eretza (887 metro), Zalama (1.343), Ipargorta (1.235), Oiz (1.026), Gallanda (524).

Gipuzkoa: Elorreta (1.141), Andarto (1.074), Petrinaitz (1.217), Oamendi (862), Arbelo (1.332).

Araba: Aitzandia/Olano (1.083), Berretin (1.221), Repico (1.188), Cervera (1.385), Murube (1.129).

Nafarroa: Abodi (1.531), Maiza (1.182), Bizkailuz (1.308), Idoia (1.057), Txurregi (1.128)

Ipar Euskal Herria: Errozate (1.345), Mondarrain (749), Lindus (1.218), Lakhura (1.877), Adartza (1.250)

Pirinioak: Achar de Alano (2.078), Collarada (2.883), Gran Facha (3.005), Cilindro de Marbore (3.325), La Munia (3.132)

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar