Eskubide zibil eta linguistikoak defendatzeko elkarretaratzea egin zen Durangoko Ertzain-etxean

Ertzain-etxearen aurrealdean egin zen elkarretaratzea.

50 herritar inguru gerturatu ziren atzo iluntzean Durangoko Ertzain-etxearen aurrealdera Euskal Herrian Euskarazek deitutako elkarretaratzean parte hartzeko. Ekitaldiarekin, herritarren eskubide zibil eta linguistikoak urratuak izan zirela salatu nahi zuten.

EHEk egindako deialdiarekin urtarrilaren 30eko Greba Orokorra egunean Ertzaintzak hainbat herritarren hizkuntza eskubideak urratu zituela salatu nahi zuten, pertsona bat “identifikaziorarte ailegatuz”.

Egun horretan, pikete baten zebilen herritar bat “gaztelaniaz zuzendu zitzaion ertzain bati euskaraz egiteko eskatu zion, eta horretarako gai ez izateaz gain, ertzain kide batek identifikazioaren zergatia galdetu zionean, mehatxatu egin zuela adierazi zion”, EHEren arabera. “Inolako arrazoirik gabe gogor kolpatzeaz gain, ertzaintzak identifikatu eta ‘desacato a la autoridad’ deritzenarekin espedientea zabalduko ziotela adierazi zioten”.

Hori dela eta, “herritarren eskubideak babesteko eskumena duten ertzainak beraiek dira herritarren hizkuntza-eskubideak urratzen dituztenak”, salatu zuten Ertzain-etxearen aurrealdean bildutakoek.

Elkarretaratzera gerturatutakoek “isunik ez dezaten bideratu” eskatu zioten Eusko Jaurlaritzari eta Ertzaintzari, EHEren ustetan “onartezina” delako horrelakorik gertatzea egun. Eta ez hori bakarrik, “horrelakoak berriz ere ez gertatzeko neurriak har ditzaten exijitzen diegu”.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar