Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Eskualdeko zortzi dantza talde bilduko dira bihar Elorrioko Umeen Euskal Jaian

Eskualdeko zortzi dantza talde bilduko dira bihar Elorrioko Umeen Euskal Jaian

Elorrioko Besaide Dantza Taldeak antolatutako Umeen Euskal Jaia ospatuko da bihar, apirilak 26 eta bertara Durangaldeko eta Zornotzako zortzi dantza talde gerturatuko dira. Batez beste, 260 partaide bilduko dira, dantzari, txistulari eta arduradun artean.

Aurten gerturatuko diren taldeak Abadiñoko Talde Batuak, Atxondoko Andasto Dantza Taldea, Berrizko San Lorentzo, Durangoko Tronperri eta Txoritxu Alai, Otxandioko Urduri eta Zornotzako Udabarri izango dira. Horiekin batera, anfitrioia izango den Besaide Dantza Taldeko partaideek ere izango dira.

Eguneko egitaraua goizeko 11.00etan abiatuko da herriko kiroldegian ordu horretan izango baita gonbidatutako taldeen elkarretaratzea. Ordu bete geroago kalejira hasiko da eta kanpoko taldeak herriko auzoetan zehar dantzatuko dute. Besaide taldekoek berriz, plazan arituko dira 12.30etatik aurrera.

Eguerdiko 13.30etan kanpotik etorritako umeak elorriarren etxeetan banatuko dira bazkaltzeko eta arduradunek triki-poteoa egingo dute.

Arratsaldeko 16.00etan dantzari guztien elkarretaratzea izango da plazan eta ordu bete geroago Alarde nagusia hasiko da. Umeek Txulalai, Zapatari dantza eta San Petrike dantza eskaini ondoren, nesken ohiko dantzak eta mutilen Dantzari dantzako zenbait pieza eskainiko dira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados