‘Erroa eta geroa’ dokumentala eskainiko da zapatuan 2020ko Ibilaldiaren egitarauaren baitan

ElorrioErroaEtaGeroaKartela‘Hel Horri’ goiburuarekin ospatuko da Elorrion 2020ko Ibilaldia eta ekimen horren harira hainbat ekitaldi antolatu du Txintxirri Ikastolak. Zapatuan, esaterako, ‘Erroa eta geroa’ dokumentala emango da Arriola Antzokian, arratsaldeko 18:30ean hasita.

‘Erroa eta geroa’ dokumentalak emakumeak baserrian historikoki izan duen garrantzia agerian jartzeaz gain, gaur egun belaunaldi berriek baserri munduan hartu dituzten bide ezberdinak aztertzen ditu.

Emakumeak egindako pelikula honetan emakumeak dira protagonista eta iragana eta geroa uztartzen ditu. Iparraldetik Hegoaldera, emakume baserritarrek bere lanaren inguruko hausnarketak, kexak, kritikak eta bizipenak kontatzen dituzte dokumentalak irauten dituen 30 minutuetan zehar.

Sorginatxurrak taldeak ekoiztutako dokumentalean ikerketa, ekintza eta partaidetza bateratzen dira eta berau egiteko bultzada Baserritik Mundura ekimenaren bigarren edizioan jaso zuen.

Proiektuaren egileak Arriola Antzokian egongo dira egindako lana azaltzeko eta hurbiltzen direnen galderak erantzuteko prest.

 

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar