Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Elorrioko Zumelegi erreka garbituko dute bihar auzolanean Udalak deituta

Goizeko 9.00etan hasiko da auzolanean egingo den Erreka garbiketa.
Goizeko 9.00etan hasiko da auzolanean egingo den erreka garbiketa.

Elorrioko Udalak Crossculture Surf elkarteak bultzatutako erreka garbiketa antolatu du biharko, jai-eguna dela eta. Ibaia garbitzeaz gain, eta ingurumena zaintzearen garrantzia ikuskor bilatzeko helburuarekin, jasotako zabor guztia Herriko plazan utziko da arratsaldera arte.

Erreka garbiketaren goizeko 9.00etan  hasiko da eta ekimen honetan parte hartu nahi dutenak Herriko plazan bilduko dira. Ekimen hau Crossculture Surf elkartearen baitan dagoen herritar talde batek udaletxean eginiko eskaeran oinarritzen da. Talde horretako kideak kezkatuta agertu ziren errekaren egoera ikusita eta auzolana proposatu zioten udalari arazoari irtenbidea emateko. Udalak gogo onez hartu zuen proposamena eta baliabide guztiak zein asegurua jarriko ditu.

Kontzientziaziorako tresna

Antolatutako ekimen hau herritarren kontzientziaziorako tresna bilakatu nahi dute eta asmo horrekin jasotzen den zabor guztia herriko plazan utziko da arratsaldera arte, herritarrek errekaren egoera zein den ikus dezaten.

“Herritarrengandik irteten diren ekimen guztiak beti dira txalogarriak, eta are gehiago guztiona dena zaindu eta babestea helburu dituztenak. Udalak bere esku dagoen guztia egingo du horrelako egitasmoak sustatzeko”, adierazi zuen Xabier Dominguez alkateordeak.

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados