Elorrioko Udalak ‘Partehartze, Informazio eta Gardentasun Ordenantza’ onartu berri du

Elorrioko Udaleko osoko bilkurak ‘Partehartze, Informazio eta Gardentasun Ordenantza’ onartu berri du EH Bildu eta Herriaren Eskubidea-ren aldeko botoekin eta EAJ-PNVren abstentzioarekin.

Araudi berri horren bidez herri galdeketak egiteko betebeharrak, osoko bilkuretan eta Batzordeetan esku hartzeko zein Udalean informazioa eskatzeko arautegia erregulatzen da.

“Ordenantza honek aldaketa sakonak eragingo ditu barne mailan elorriarrei udaletxeko ateak irekitzeko”, Idoia Buruaga alkatearen arabera. Araudi berria “hilabete luzeetako” lanaren ondorioa izan da, alderdien eta udal teknikarien ekarpenak jaso baitira. “Erabat pozik gaude emaitzarekin. Hemendik aurrera, hainbat aukera berri eskainiko dizkiegu elorriarrei partehartzerako eta udal honen gardentasunerako”, azpimarratu du Buruagak.

Araudi honen xedea Elorrioko herrian bizi diren pertsonek udalaren gobernu eta administrazio eginkizunetan parte hartzeko eta egiazko informazio zuzenean jasotzeko tresnak eta prozedurak arautzea da.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando…

1 Comentario

  1. Avatar
    Rakel
    6
    1

    Eta EAJ? Beti kontrako jarrerarekin? Horrelako arautegi baten kontra egiteak leku txarrean uzten ditu… oso txarto…

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar