Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Elorrioko Trikitilari Gazteen Txapelketa Berrio-Otxoa egunean izango da aurten ere

Elorrioko Trikitilari Gazteen Txapelketa Berrio-Otxoa egunean izango da aurten ere

Elorrioko Trikitilari Gazteen II. Txapelketa uztailaren 4an jokatuko da, Bizkaiko zaindaria den Belendin Berrio-Otxoa egunean hain zuzen, eta aurten ere partaidetza sei bikoteri mugatuta dago. Dagoeneko izena emateko epea irekita dago eta parte hartu nahi dutenek ekainaren 25a orduko eman behar dute izena Elorrioko udaleko www.elorrio.net web orrian. 

Txapelketa 20 urtetik beherako partaideei mugatuta dago eta sei bikote baino gehiago aurkeztuz gero, egunean bertan izango den kanporaketa bati egin beharko diote aurre.

Aukeratutako sei bikoteak hiru pieza jo beharko dituzte arratsaldeko seietan Plazako frontoian hasiko den agerraldian. Piezak Trikitixa, Porrusalda eta gehienez lau minutuko iraupena izan behar duen Pot-pourria izango dira.

Txapelketako epaimahaiak piezen zailtasuna, bikotearen bat etortzea, kantua, dantzagarritasuna eta pandero jolearen lana izango ditu kontuan. Lehiakideek, gainera, baserritar arropekin jantzita jo behar dute.

II. edizio honetako irabazleek txapelak eta 250 euroko ordainsaria eskuratuko dute; bigarrenak 200 euroko ordainsaria eta hirugarrenak 150 euroko ordainsaria. Laugarren, bosgarren eta seigarren bikoteek 80 euroko ordainsaria jasoko dute.

Iazko irabazleak Orioko Julen Alonso eta Zarauzko Eneritz Aulestia izan ziren; bigarren postua Debako Alaitz Eskudero eta Lasturko Josune Arakistainentzat izan zen eta hirugarrena Errezilgo Alaitz Urdalleta eta Zestoako Aiala Etxaberentzat.

2015eko txapelketako oinarriak eta izena emateko:
http://www.elorrio.net/eu-ES/Bizi/Kultura/Orrialdeak/2015_ElorriokotrikitilarigazteenIItxapelketa.aspx

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados