Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Elorrioko Gure Esku Dago ekimenak 127 sinadura behar ditu herri-galdeketa egin ahal izateko

 

ElorrioGureEskuDagoErabakiDagigunElorrioko Gure Esku Dago ekimenak 573 sinadura batu ditu dagoeneko maiatzaren 7an egin nahi duen herri-galdeketa egin ahal izateko. Beraz, 127 elorriarren sinadurak behar ditu legeak agintzen dituen 700 sinadurak biltzeko (erroldaren %10a hain zuzen).

Herri-galdeketa egiteko behar diren sinadura bilketa urtarrilaren 21ean hasi zuten Arriola Antzokian egindako aurkezpen agerraldian eta bertan 200 elorriarren atxikimendua lortu zuten. Hurrengo egunetan beste 373 sinadura inguru bildu dizte.

Sinadurak batzea aitzakia hartuta, “jendearekin berba egin eta gure asmoak ezagutzera emateko aukera aparta” izan dutela diote Elorrioko Gure Esku Dago ekimenaren eragileek. Izan ere “askok eta askok ez zekiten gure berri”.

Herritar guztiengana ailegatzeko asmoarekin, sinadura bilketari eutsiko diote ohiko lekuetan eta antolatutako txandak ugaltzeko intentzioa erakutsi dute. “Nahi duen guztiari eman gura diogu aukera txanda bat betetzeko eta dakienarekin zein ez dakienarekin barriketalditxoa egiteko erabakitze eskubideari buruz”.

Egin behar diren lanak zehaztuta

Elorrioko Gure Esku Dago ekimenaren eragileek maiatzaren 7ra begira egin behar diren lanak zehaztuta dituzte eta “egun hori orduko zein egun horretan bertan sortuko diren egin beharrei erantzuteko ahal den guztia aurreratzen arin gara”.

Aldez aurretik egin beharreko lanak bi ataletan banatu dituzte. Alde batetik, leku eta ordu finkoetan sinadura bilketan laguntzeko prest daudenei zuzendu diete deialdia (astelehenetan 18:00etatik 19:00etara Berrio-Otxoa 41 kaleko lokalean; eguenetan 19:00etatik 20:30era Ibarra kalean eta barikuetan ordutegi berarekin Herriko Plazan).

Bestalde, bakoitzari komeni zaion egun eta ordutegietan bilketa ibiltarian: barikuetako merkatuan, bakoitzaren auzoan, Jubilatuen Etxean, eskoletako kanpoko aldean, Eroskiko atarian, futbol zelaian, gazteen lokaletan edo domekako meza ostean, besteak beste.

Horrez gain, kartelak jartzeko, etxez etxe bozka paperak banatzeko, finantziazio taldean lagundu edo harreman zein komunikazio taldeetan parte hartzeko prest dauden herritarrei ere dei egin diete sustatzaileek.

Maiatzaren 7an, herri-galdeketa egunean berriz, egin beharreko lanetan (galdeketa mahai eta lekuetan, informazioa taldean edo ekintza osagarrietan),  laguntzeko prest daudenei ere dei egin diete.

Egin behar diren lanetan laguntzeko prest daudenek 688661483  telefonora deitu edo elorriogureeskudago@gmail.com e-postara idatzi dezakete.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados