Elorrioko Gobernu Taldeak legegintzaldi erdiko balorazio publikoa egingo du

 

Txus Arrietak urtarrilean hartu zuen Jon Ander Graciak utzitako zinegotzi kargua.

Legegintzaldi erdia bete ondoren, Elorrioko Udaleko Gobernu Taldeak agintean emandako bi urteren balorazioa egingo du herritarren aurrean. Ekitaldia martitzenean izango da, arratsaldeko 18:00etan hasita, Iturri Kultur Etxeko erakusketa gelan eta herritarrei irekita egongo da.

Balorazio ekitaldian Elorrioko alkatea, Idoia Buruaga, eta Gobernu Taldea osatzen duten EH Bilduko gainontzeko zinegotziak egongo dira. Agerraldia Buruagak berak egingo duen sarrerarekin hasiko da eta ondoren zinegotzi bakoitzak bere arloetan landutako egitasmoen berri emango du.

Zinegotzien azalpenen ondoren galdera-erronda hasiko da. Lehenengo ordu erdi inguruan, kazetariek egindako galderei erantzungo diete alkateak zein zinegotziek eta jarraian herritarrek egindako galdera-erronda hasiko da.

“Galderak egiteko ez da egongo inolako baldintzarik”, Gobernu Taldetik adierazi dutenez, nahiz eta “arlo ezberdinetaz hitz egiten dela bermatzeko asmoarekin, bloke bakoitzak minutu kopuru berbera izango duen”.

Lau bloke

Gobernu Taldeak lau bloke nagusitan banatuko du ekitaldia. Lehenengoan, Hirigintza eta Ingurumenari buruzko galderak erantzungo dira; bigarrenean, Euskara, Hezkuntza eta Gizarte Arloaren inguruko gaien txanda izango da; hirugarrenean, Kirola, Partehartzea, Ogasuna eta Pertsonala arloetako gaiak jorratuko dira eta, azkenik, Berdintasuna eta Kultura arloetako galderak erantzungo dituzte.

Alkatetzaz gain Ogasuna eta Langilego arloen buru den Buruagarekin batera, bertan egongo dira ere Xabier Dominguez, alkateordea eta Hirigintza eta Auzoetako zinegotzia; Kultura, Turismoa eta Ondare arloetako arduraduna den Maitane López; Euskara, Hezkuntza eta Gizarte arloen buru den Txus Arrieta; Kirol sailarekin arduratzen den Dani Palacios eta Berdintasun arloko arduraduna den Aratxu Uriarte.

Gainera, urtarrilera arte Gobernu Taldeko kidea izandako eta Ogasuna, Langilegoa eta Auzoak sailetako buru izan zen Jon Ander Gracia zinegotzi ohia ere ekitaldian egongo da egiten zaizkion galderei erantzuteko prest.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 1,00 sobre 5)
Cargando…

3 Comentarios

  1. Avatar
    LEIZ
    6
    1

    Para (mi barrio existe) completamente de acuerdo, en mi barrio falta una señal de ceda el paso (DOS AÑOS) y la limpieza de una cañería que cruza el camino al barrio y derrama las aguas fecales a la carretera (varios meses) este último dicen que están con el tema, esperamos pacientemente, los demás temas, baches, seguridad y otros dos años bajo CERO. (PACIENCIA)

    Deja una Respuesta
  2. Avatar
    MI BARRIO EXISTE
    4
    2

    El tema de auxotaxi. BILDU se presentó para las elecciones como un partido transparente y participativo. Nada más coger el poder echaron el vistazo al servicio de auzotaxi ALEGABAN QUE SE COMETIAN IRREGULARIDADES Y ABUSOS. Después de dos años presentan una norma sin ninguna consulta ni PARTICIPACION de dichos barrios.(SU BANDERA DE PARTICIPACION CIUDADANA LA PASARON POR EL FORRO…) pero lo podían hacer porque tienen los votos,( LO QUE NO ES DE RECIBO POR NO DECIR ACTITUD COBARDE ES METER A TODOS LOS VECINOS DE LOS BARRIOS COMO ACTORES DE TALES ABUSOS Sin hablar con dichos infractores. Espero que nuestra alcaldesa pida disculpas por la acusación y poner a todos los vecinos de los barrios en el punto de mira como infractores o abusones de dicho uso de taxi.

    Deja una Respuesta
  3. Avatar
    Jokin
    3
    0

    Auzotaxiaren prezioa bajau!!! Kanpoko auzoak beti astuta y garesti.ordainfu behar bertan bizitzea. Ez dago eskubiderik!

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar