Elorriarrek, Bermeo, Ondarroa eta probintziako beste herri batzuetatik gerturatutako hainbat sinestun bildu dira gaur Elorrion Balendin Berrio-Otxoaren jaia ospatzeko.
Hala ere, jaieguna Elorrion bakarrik dela eta, azken urteetan baino nabarmen jende gutxiago gerturatu da herrira.
Elorriar xumeekin batera, herriko eta Bizkaiko zenbait politikari izan dira eguerdiko hamabietan Mario Iceta Bizkaiko gotzainak eman duen meza nagusian.
Elizkizunean, Idoia Buruaga alkatea eta EAJko zinegotziekin batera, Jose Antonio Ardanza lehendakaria; Ana Otadui, Bizkaiko Batzar Nagusietako Presidentea; Lorea Bilbao, Bizkaiko Euskara eta Kultura Diputatua edo Jone Berriozabal eusko legebiltzarkidea izan dira, besteak beste.
Eguraldi bikainaren laguntzarekin, hainbat herritar eta bisitari gerturatu dira Berrio-Otxoa kalean Eusko Label produktuekin egindako luntxera.
Beste batzuk berriz, elizpean salgai egon diren santu bizkaitarraren oroigarriak zein Santa Ana komentuko mojak egindako gozokiek erosteko aukera baliatu dute edo komentu horretan santuari eskainitako museoa bisitatzeko aukera aprobetxatu dute.
[ess_grid alias=»Berrio Otxoa»]