Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

EHEk elkarretaratzea egingo du Durangoko Ertzain-etxean hizkuntza eskubideen defentsan

DurangoEHEGrebaEgunaDurangoko Euskal Herrian Euskarazek elkarretaratzea egingo du Durangoko Ertzain-etxearen aurrean eguaztenean, hilak 5, arratsaldeko 19:30ean, ‘Euskaldunoi erasorik ez!’ goiburuarekin. Deialdia “hizkuntza eskubideen defentsan eta euskaldunon aurkako erasoa salatzeko” izango da EHEren arabera.

Ekimen horrekin pasa den eguenean, urtarrilaren 30ean deitutako greba orokorraren egunean, herritarren “eskubide zibil eta linguistikoak urratu” zirela salatu nahi dute. Izan ere, arazoaren muina “polizia batek euskaraz ez ulertzea eta delitu edota hutsegite zigorgarri bat egotzi nahi izatea” da , Twitter sare sozialean erabiltzaile batek zabaldutako salaketaren arabera.

Sare horretan zabaldutako informazioaren arabera, gertakaria Durangoko Aramotz auzunean gertatu zen. Pikete informatibo bat “greba eguna zela aldarrikatzen” zegeola hainbat ertzain gerturatu ziren eta piketeko kideak inguratu zituzten.

Une baten “poliziak korrika eta kolpeka hurreratu zitzaizkigun” eta zenbait aldiz kolpatu ondoren “biolentzia handiz zokoratu eta identifikatzeko eskatu zidan”, adierazi du sare sozialaren erabiltzaile batek.

Gainera, “gaztelaniaz zuzendu zitzaidan ertzain horri euskaraz egiteko eskatu, eta horretarako gai ez izateaz gain, ertzain kide batek identifikazioaren zergatia galdetu zionean, mehatxatu egin nuela adierazi zion”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

2 Comentarios

  1. Fua

    La foto es una FOTAZA! Enhorabuena al que la hizo. Lo que esta mal es la accion de la ertzaintza.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados