Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Durangoko Liburu eta Disko Azokaren lehen ekitaldiaren 50 urteurrena betetzen da gaur

Durangoko Liburu eta Disko Azokaren lehen ekitaldiaren 50 urteurrena betetzen da gaur

Gaur, urriak 30, 50 urte betetzen dira lehenengo Durangoko Azoka antolatu zenetik, 1965ean egindako edizio hura urriaren 30an hasi eta azaroaren 1ean amaitu zen. 46.587 pezetakoa aurrekontua izan zuen ekitaldia Andra Mariko elizpean egin zen eta bertan 18 stand eta 25 editoreren lanak aurkeztu ziren.

Aspalditik abenduko lehen asteko egunetan ospatzen den Durangoko Azoka, hau da, Durangoko Liburu eta Disko Azoka, Domu Santu egunen inguruan ospatzen zen. Egunak, aurrekontuak eta izaera goitik behera aldatu bada ere, kokagunea bera ere ez da hasieratik 1974 urtera arte izan zuen Andra Mariko elizpea.

Bertan, lau diputazioak, Euskaltzaindiak eta ‘Amigos del Pais’ elkarteak standak jarri zituzten eta hauekin batera Auñamendi, Auspoa, Itxaropena, Sendo, Gomez edo Espasa-Calpe bezalako argitaletxe ezagunak.

Lehen edizioak arrakasta lortu zuen “ustekabean” eta Jose Luis Lizundiak gogoratzen duenez “Denok harritu ginen, editorialak bai geu, lehenengo Azokak izan zuen arrakasta ikusita. Jendeak egarria zeukan, gosea”.

Horrelako lekukotzak eta gertakariak agertzen dira Gerediaga elkarteak Azokaren 50. urtemugaren harira argitaratuko duen liburuan. Lan horren egileak Jesus Mari Arruabarrena eta Joseba Sarrionandiak dira, lehenak lehenengo edizio hartako hainbat bitxikeria jaso dituela eta Sarrionandiak berriz nazioarteko eta Euskal Herriko testuingurua kontatzeaz arduratu da.

Arruabarrenak idatzitako pasarteen artean irakur daiteke baita Azoka hura antolatzeko lehenengo bilera Leopoldo Zugaza sortzailearen dendan egin zela. “Han elkartutakoek ametsik zoroenean ere ez zuten pentsatuko noraino puztuko zen asmo hura, eta gaur eguneko Azoka ikustera datorrenak nekez imajina dezake hasiera xume hura”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados