“Durangoko jaietan egun guztian dago kriston giroa”

cartel-ganador-sanfaustos-2017-noticiaKontzertuak, Patxikotxu, txupinazoa, zezenak dira, San Fausto… Jaiei lotutako hainbat hitzekin eraikitako Santa Anako arkua erakusten du Durangoko jaiak iragarriko dituen kartelak. Egilea 22 urteko Bingen Elgeta durangarra da, bere lanak jaso baitzituen herritarren boto gehien lehiaketara aurkeztutako 15 lanen artean.

-Zure kartelari ‘Durangar nortasuna’ jarri zenion izenburu. Zer azaldu nahi zenuen lanarekin?
-Batez ere Durango eta jaiak irudikatu nahi nituen. Santa Anako irudia oso esanguratsua da Durangon eta lagun batek eta biok aukeratutako hitzekin bete genuen arkua. Bertan, guretzako Durangok eta jaiak zer diren azaldu nahi genuen.

-Hainbat hitz agertzen dira kartelean baina baten bat nabarmenduko zenuke?
-Niretzat oso garrantzitsuak diren bi hitz nabarmenduko nituzke: Errespetua eta Berdintasuna. Uste dut bi hitz horiek jaietako parte bat izan behar direla derrigorrez. Eta ez ditugu ahaztu behar.

-Kartela amaitu eta gero, jarri gabeko hitz baten batekin gogoratu zara?
-Baten batek esan dit ‘txosnak’ falta direla, baina ni nahiko pozik nago eta nahiko beteta dagoela esango nuke. Baina egia da batzurentzat hitzen bat falta daitekeela.

-Denbora asko eman duzu kartela egiten?
-Kartela bera egiten hiru edo lau arratsalde eman nituen; abuztuan. Baina aldez aurretik ideia sortzen eta bertan azaltzen diren hitzak aukeratzen hainbat denbora eman nuen.

-Egiten ari zaren ikasketak baliogarriak izan dira kartela gauzatzeko?
-Bai, diseinu industriala eta produktuaren garapen ingeniaritza ikasten nago Mondragon Unibertsitatean eta ikasketetako asignatura baten kartela egiteko baliogarriak diren programak erabili ditut.

-Zeintzuk dira jaietako gustukoen dituzun ekitaldiak?
-Ez nuke ekitaldi bakarren bat nabarmenduko. Durangoko jaietan, nire ustez, egun guztian dago kriston giroa; edozein unetan irten zaitezke kalera eta giro ona dago uneoro. Jaietan beti dago bizitasuna kalean.

-Pentsatu duzu zer egin sariko 1.000 euroekin?
-Oraindik ez; mobila zahartuta gelditu zait eta agian berriren bat erosiko dut. Bestea, aurrezteko eta San Faustoetan ondo pasatzeko.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar