Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Durangoko Fanfarre Sugarri Haizetara Nazioarteko Jaialdi ospetsuan izango da

Durangoko Fanfarre Sugarri Haizetara Nazioarteko Jaialdi ospetsuan izango da

Haizetara Kaleko Musikaren Nazioarteko Jaialdia datorren  ekainaren 21etik 23ra bitartean ospatuko da Amorebieta-Etxanon. Aurtengo edizioko lehiaketan bederatzi banda aukeratu dituzte atolatzaileek aurkeztutako proposamenen artean, hauen artean Durangoko Fanfarre Sugarri hian zuzen ere. Guztira, 100 musikaritik gora kaleko giroa alaituko dute.

Amorebieta-Etxanoko Udalak antolatuta, edizio honetarako 13 herrialdetako 37 taldek aurkeztu dute euren proposamena. Oso jatorri ezberdinetako proposamenak izan dira: Mexiko, Amerikako Estatu Batuak, Herbehereak, Eslovenia, Ingalaterra, etab.

Azkenean, bederatzi aukeratu dira, eta oso estilo ezberdinak dituzten bandak dira aukeratuak, hasi dixieland estilotik eta heavyraino, funkia, 70eko hamarkada, latindarra, Balkanetakoa, reggaea, jazza, perkusioa eta abar alde batera utzi gabe. Denek partekatzen dute, ordea, ezaugarri bat: kaleko musika jotzen duten banda dira guztiak.

Ohiturari eutsiz, kalitateari eta estiloen eta sorterrien aniztasunari erreparatu zaie taldeen aukeraketa egitean, bai eta izena emanda zeukaten banden ibilbideari eta curriculumari. Amorebieta-Etxanoko Udaletik aurreratu dutenez, “aipatzekoak dira aurtengo edizioan parte hartuko duten taldeen kultura-aniztasuna eta estilo-ezberdintasuna”.

Honako hauek dira hautatu diren taldeak:

-BLAAS OF GLORY, Overijssel-HOLANDA
-ACOUSTTEEL GANG, Bordeaux-FRANTZIA
-KAR CES BRASS BAND, Cerkno-ESLOVENIA
-LES BUSICIENS, Waasmunster-BELGIKA
-MO´BETTER BAND, Roseto degli Abruzzi- ITALIA
-THE DIXIE TICKLERS, London- INGALATERRA
-LE BUS ROUGE,   Lyon- FRANTZIA
-EL PUNTILLO CANALLA BRASS BAND,   Segovia- ESPAINIA
-FANFARRE SUGARRI,   Durango- EUSKADI

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados