Durangoko Azokak 10 tailer eskainiko ditu Ikasleen Egunean

Euskal Herriko ikastetxe eta hezkuntza-zentroetako ikasleei zuzendutako Ikasle Egunarekin hasiko da abenduaren 5etik 9ra egingo den 53. Durangoko Azoka. Hori dela eta, diziplina anitzetako tailerrak antolatu dira eta bertan parte hartzeko epea urriaren 15era arte egongo da zabalik.

Guztira 10 tailer antolatu dira abenduaren 5erako eta adin tarte desberdineko ikasleei zuzenduta daude. Iragarritako jarduerak, Azokako zortzi guneetan zein Durangoko liburutegian eta Arte eta Historia Museoan izango dira.

‘Musika elektronikoaren ekoizpena’,  ‘Gaur egungo testuak’, ‘Liburu bat egingo dut’, ‘Poropopoesia’,  ‘Grabatuarekin jolastuz ilustratu’, ‘Soinu efektuak zinemagintzan’  edo ‘Estanpazioa tailerra/Zigilien sorkuntza’ izango dira edizioa honetarako prestatutako ikastaroak. Programazio informatikoaren oinarrizko kontzeptuak landuko dituen ‘Heldu programazioari’; antzerki obra baten atzealdea ezagutzeko aukera emango duen ‘Szenatokia antzokira zirrikituz zirrikitu’ eta betiko euskal kanta eta garaikideen transmisioa helburu duen ‘Euskal kantagintza kontzertuan’ ekimenekin osatuko da iragarritako eskaintza.

Tailerretan izena emateko epea urriaren 15ean amaituko da eta izen-emateak gauzatzeko webgunean erregistratu beharko da (aurreko urteetan izena eman ez bada) eta, ondoren, tailerra aukeratu. Lekuen esleipena zozketa bidez egingo da eta e-postaz jakinaraziko zaie izena eman duten guztiei.

Ikastaroei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero edo zalantzaren bat argitzeko, ikasleak@durangokoazoka.eus helbidera idatzi edo 673 005 981 zenbakira deitu daiteke.

Aurkezpenak egiteko eskariak

Bestalde, Azokak eskaintzen duen programazio zabalaren atal azpimarragarriak diren aurkezpenak egiteko epea ere urriaren 15era arte egongo da irekita. Gune bakoitzak egitarau propioa dauka eta, ondorioz, kudeaketa ere ezberdina da. Dena den, gune gehienetan tarte bat doan uzten zaie liburu, disko, ikus-entzunezko, antzezlan edo proiekturen bat aurkezteko interesa dutenei eta eskaintza ere doakoa izan ohi da, salbuespenak egon arren.

Aurkezpenak Areto Nagusian, Kabia@n, Ahotseneako zuzenekoen zein solasaldien gunetan, Szenatokian, Irudienean edo Saguganbaran egin daitezke. Horretarako, Azokako webgunean aurkezpena egin nahi den gunea bisitatu behar da eta Izena Eman ataleko galdetegia bete behar da.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar