Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Elorrio aitzindari da eskualdeko udalen artean auto elektrikoentzako errekarga puntua jartzen

lorrioRecargaCochesElectricos1
Nizeto Urkizu kaleko parkingeko errekarga puntuak bi auto batera kargatzeko aukera ematen du.

Elorrioko Nizeto Urkizuko parkingean jarritako auto elektrikoentzako errekarga puntua dagoeneko martxan dago. Ekimen honen bidez “mugikortasun jasangarria sustatu eta auto elektrikoen erabiltzaileen beharrak” ase egin nahi dira, Udaletik adierazi dutenaren arabera.

Elorrioko Udalak duela hilabete batzuk erabaki zuen mota horretako karga puntua instalatzea herrian eta proiektua auto elektrikoen errekarga aditua den IBIL enpresarekin batera gauzatu dute.

Errekarga puntua Nizeto Urkizu kaleko aparkalekuan dago kokatuta, eta eskuragarri dagoen eredua ‘Ibilbox200x2’ izenekoa da. Aipatutako terminal hau ‘aldibereko bitoma’koa da, hau da, bi toma ezberdin eskaintzen ditu, bi auto batera kargatu ahal izateko. Toma bakoitzak 7,4 kW-ko potentzia dauka, eta konektorea Mennekes motakoa da.

Autoa puntu honetan kargatzeko, nahikoa da IBIL-ek Android edo iOS sistemetan eskaintzen duen mugikorrerako aplikazioa deskargatzea, kreditu txartelaren datuak gehitzea eta Elorrioko puntua aukeratzea. Prozesua egiteko ez da beharko erabiltzailearen aldetik inolako kontraturik. Gainera, IBIL-ek eskaintzen duen energia berriztagarria da %100ean.

“Elorrioren jasangarritasunak arduratzen gaitu, beraz gure esku dagoen guztia egingo dugu alderdi honetan hobetzen joateko”, Idoia Buruaga Elorrioko alkatearen esanetan. Azken hilabeteetan abiatutako ahalegin horretan “%22,4ean jaitsi dugu kiroldegiko kontsumo energetikoa, eta herriko hainbat txokotan LED energiadun argindarra jarri dugu”. Aurrerantzean ere “norabide honetan jarraituko dugu lanean”, adierazi du Buruagak.

Sustapenerako promozioa

EVE Energiaren Euskal Erakundeak R-KARGA izeneko promozioa dauka martxan Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren artean mugikortasun elektrikoa sustatzeko. Horretarako, hiru eskaintza ezberdin daude:

-RKARGA-10: Norbanakoei zuzenduta. Promozioa aktibatu eta lehen sei hilabeteetan, lehen hamar errekargak dohainezkoak dira.

-RKARGA-30: Enpresa eta autonomoei zuzenduta (taxistak ez): Promozioa aktibatu eta lehen hamabi hilabeteetan, lehen hogeita hamar errekargak dohainezkoak dira.

-RKARGA-Taxi: Taxistei zuzenduta dago. Egunero errekarga bat dohain, promozioa aktibatzen denetik eta azaroaren 1era arte.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

  1. Trumoie

    Oso ondo, baina lastima IBILekin izatea, auto elektrikoak ditugun gehienok gutxien atsegin dugun errekarga enpresa…

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados