Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Durangaldeko mendi ibilbideak zaindu eta mantentzeko ituna

Durangaldeko mendi ibilbideak zaindu eta mantentzeko ituna

Urkiola Landa Garapenerako Elkartearen ekimenez Durangaldeako hamabi udalek, hiru mendi taldek eta pare bat hipika elkartek bat egin dute eskualdeko mendi ibilbideak zaindu eta mantentzeko helburuarekin. Erakunde publiko eta pribatu hauek helburu hori lortzeko borondatea eta konpromisoa agertuko dute sinadura ekitaldian.

Abadiño, Atxondo, Amorebieta-Etxano, Berriz, Durango, Elorrio, Garai, Iurreta, Izurtza, Mallabia, Mañaria eta Zaldibarko Udalek, Durangoko Alpino Tabira, Atxondoko Asuntze, Iurretako Zaldai eta Elorrioko Erdella mendi taldeek, hipika elkarte birekin batera, Durangaldeko ibilbide homologatuen sarea mantentzeko ituna sinatu dute.

Hitzarmenaren bitartez, eragileek ibilbideak eta eurei lotutako jarduerak sustatu eta bultzatzeko interesa azaldu dute. Aipatutako ibilbideak, landa garapen eta toki garapen politiken barruan, “gure lurraldea ezagutu, gozatu, baloratu eta ondorioz,  baliabide naturalak eta kulturalak zaindu arazteko balio dutela eta bide batez, jarduera turistiko jasangarria erakarri dezaketela”, aitortu dute.

Helburu hauek gauzatzeko, ezinbestekoa da “ibilbideen eta ibilbideari lotutako azpiegituren diseinu jasangarria, ikuskaritza jarraitua eta mantenu egokia bermatzea”, sinatzaileek azpimarratu dutenez.

Aitor Loiola, Mallabiko alkateak ekitaldian gogoratu duenez, GR Mikeldi ibilbidea eragile pribatu zein publikoen bitartez sortu zen, Urkiola-Durangaldeko Partzuergo Turistikoak bultzatuz. 2008an Partzuergoa desegin zenetik, “mendizaleak alarma eta haserrea azaldu zuten, hainbat puntuak egoera tamalgarrian zeundela, eta mantenimendu falta zegola aldarrikatuz”.

Harrezkero, Urkiola Landa Garapenerako Elkarteak ibilbidearen seinalizazio eta egokitzapen lanak bereganatu zituen.
Itunaren bitartez, eragile guztiek garatu behar dituzten ekintzak finkatzen dira, hau da, urtero ibilbide bakoitzaren egoera ikuskatu eta beharrak zerrendatzea eta lan egutegi bat gauzatzea, besteak beste. 

 DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados