Durangaldean egingo ditu azken urratsak LABen ‘Lan duina, bizi duina’ ekimenak

 

LABLanDuinaBiziDuinaDurangaldean amaituko da prekarietatearen aurka LAB sindikatuak antolatutako ‘Lan duina, bizi duina’ ekimen ibiltaria. Urriaren 16tik Euskal Herria osoa zeharkatzen ari den jarduerak Zornotzan eta Ermuan emango ditu azken urratsak, Durangon eguaztenean amaitu aurretik.

‘Lan duina, bizi duina’ ekimenak “lan harremanen prekarizazioaren kontrako borrokan” sakontzeaz gain, LABen “eskaintzak eta praktika sindikalak langilego osoaren errealitateari erantzuteko” ahalegina egin nahi du.

Gaurtik aurrera Durangaldean egongo den kanpainak Zornotzan izango du lehen geldialdia, bertan “emakumeon bazterketa egoerak” izango duela zentralitatea. Izan ere,  “langabezia horren ia %60a emakumezkoona dela Zornotzan”, LABetik adierazi dutenez. Horrez gain, “emakume asko garela, etxeko lanak eta zaintza kontuetan jarduteagatik, beti sistematik kanpo eduki gaituztenak, beraz, datua are eta larriago dela”, azpimarratu dute.

Egoera horregatik zein sistematik kanpoko dauden emakume guztiengatik, “lan berdina egitearren ezberdin kobratzen dutenengatik, emakume izateagatik lanean baztertuta eta jazartuta daudenengatik”, pikete feminista egingo dute gaur, arratsaldeko 18:00etan San Migeletik abiatuta. Ekimen horretan parte hartzeko gonbitea luzatu diete eskualdeko emakume guztiei.

Ekitaldi nagusia Durangon

Biharko ekimenak Ermuan burutuko dira, “langile klaseari bere osotasunean irtenbideak” eskaintzeko helburuarekin. Goizeko 10:00etan Goitondotik aterako den kotxe karabanak, enpresetan bizi diren isilpeko egoera larriak zein itxitako enpresak, kaleratzeak egondako lan zentroak, lan baldintzen zapalketa sistematikoak edota esplotazioa salatuko ditu.

Arratsaldeko 18:00etan Europa mailan akordio trasnazionalen aurka sortzen ari den alternatiba azalduko dute Urtzi Ostolozaga eta Beteluk, Ermuko plazan.

Ekimen Ibiltariaren azken geldialdia Durangon izango da etzi. Ernai eta LABek gazte prekarietatearen aurkako kalejira egingo dute ‘Gazte duina, herri duina’ goiburupean, goizeko 10:30ean Udaletxe plazatik abiatuta. Kalejira bukatu ondoren, 11:30ean, Landako Gunean egingo duten ekitaldi nagusia hasiko da, LABeko idazkariaren ondokoa den Igor Arroyo bertan egongo dela.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar