Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Donien Atxa jaso eta txapligu doinuekin abiatuko da festa Gerediaga auzoan

Donien Atxa jaso eta txapligu doinuekin abiatuko da festa Gerediaga auzoan

Gaur hasten dira Abadiñon Gerediaga auzoko Salbadore jaiak. Iluntzeko 8etan, Donien Atxa jaso eta txapligu eta trikiti doinuekin abiatuko da festa. Ekitaldien artean Luhartz taldearen erromeria, umeentzako jolasak, Amets Arzallus eta Unai Iturriaga bezalako bertsolariak, herri bazkariak eta lehiaketak egongo dira.

Gaur iluntzeko 8etan emango zaie hasiera Gerediagako jaiei, Donien Atxa jaso eta txapligu eta trikiti doinuekin. Afari herrikoia eta gero kontzertuak egongo dira.

Bihar mezarekin emango zaioa hasiera egunari. Ondoren karabinaz tiro txapelketaren lehen txanda egingo da. Bazkaria eta gero Briska txapelketa, umeentzako jolasak, asto lasterketa eta tortilla lehiaketa izango dira arratsalde osoan zehar.  22.30etan Arkaitz Estiballes, Jon Maia, Amets Arzallus eta Unai Iturriaga bertsolariak izango dira egun borobilari ginda jarriko diotenak.

Igandeko goiz guztian zehar Pil pil erako Makailau txapelketa egongo da. Bazkal ostean mus txapelketa eta karabinaz tiroko finala. Eguna bukatzeko erromeria, herri afaria eta eusko Labeleko otzararen zozketa koloretako suekin eta txokolatadarekin izango dira gau partean.

Asteburu osoan zehar, azken urteetan jaietan ateratako argazkiak eta Hamabi Harri dantza taldeak urtean zehar egindako ekitaldien irudiak egongo dira ikusgai.

 

DURANGON. Abadiñoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados